Eusko Label ziurtagiridun sagardoa izango dute hizpide bihar ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan
Bihar asteazkena, apirilak 19, ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan Ataungo Urbitarte sagardotegiko Demetrio Terradillos izango da 12:15netatik aurrera. Joan den astean Usurbilen aurkeztu zuten Eusko Label ziurtagiridun sagardoa izango du hizpide. ...
Bihar asteazkena, apirilak 19, ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan Ataungo Urbitarte sagardotegiko Demetrio Terradillos izango da 12:15netatik aurrera. Joan den astean Usurbilen aurkeztu zuten Eusko Label ziurtagiridun sagardoa izango du hizpide. Urbitarte izan da ekimen horretan sartu den Goierriko sagardotegi bakarra. Segurako liburutegiko arduradun Zeles Goitiak berriz, hainbat gomendio emango du, eta ohiko atalek ere izango dute lekua saioaren barruan. Zuzenean entzuteko aukerarik ez duenak, ostegunean 19:00etan edota igandean 08:00etan entzun ahal izango du, bi egun horietan errepikatuko baitute.