Ezkio-Itsason sukaldaritza ikastaroa egingo dute gaztetxoentzat
Ezkio-Itsasoko Udalak eta Yartu kultur elkarteak gaztetxoentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Parte hartzaileek gutxienez hamaika urte izan behar dituzte beteta. Ikastaroaren barruan, lau saio egingo dituzte: apirilaren 28an, maiatzaren 21e...
Ezkio-Itsasoko Udalak eta Yartu kultur elkarteak gaztetxoentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Parte hartzaileek gutxienez hamaika urte izan behar dituzte beteta. Ikastaroaren barruan, lau saio egingo dituzte: apirilaren 28an, maiatzaren 21ean, ekainaren 11an eta ekainaren 18an. Saioei 09:30etan emango diete hasiera eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Ikastaroa Santa Lutziko Anduaga elkartean egingo dute eta irakasle lanetan Josu Landa Ezkioko ostatuko sukaldaria arituko da. Interesa dutenek apirilaren 26a baino lehen eman behar dute izena udaletxean. Pertsona bakoitzak 15 euro ordaindu behar ditu