Igartza ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuan
Igartza Monumento Multzoa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuko oporretan. Ostegunean hasiko dira bisitak, eta azkena apirilaren 25ean izango da, astelehena. Bisita gidatuetan Igartzako burdinola eta jauregia ikusi ahalko dira. Egunean ...
Igartza Monumento Multzoa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuko oporretan. Ostegunean hasiko dira bisitak, eta azkena apirilaren 25ean izango da, astelehena. Bisita gidatuetan Igartzako burdinola eta jauregia ikusi ahalko dira.
Egunean bi bisita egingo dituzte, lehena 18:00etan, eta bigarrena 19:00etan. Bisita bakoitzak ordu bete inguru iraungo du. Bisitari bakoitzak 2,40 euro ordaindu beharko ditu eta aurrez lekua hartzea derrigorrezkoa izango da. Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek 943 16 24 14 telefono zenbakira deitu behar dute erreserba egiteko. Bisitei buruzko informazio gehiago telefono zenbaki horretara deituta eskura daiteke.