Legazpiko argazki zaharrak biltzen ari da Lenbur
Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren fototeka bat osatu nahi du. Horretarako legazpiarren laguntza eskatu du, herritarrei euren album edota kajoietan dituzten argazki zaharrak, Bikuña Jauregira eraman ditzaten eskatuz. “Argazki guztiak b...
Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren fototeka bat osatu nahi du. Horretarako legazpiarren laguntza eskatu du, herritarrei euren album edota kajoietan dituzten argazki zaharrak, Bikuña Jauregira eraman ditzaten eskatuz. “Argazki guztiak baliotsuak dira, lanean, familian, jaietan, kirola egiten edota beste edozein ekintzetan daudela ere” azaldu dute. “Argazki hauek, joan zen mendeko legazpiarren eguneroko bizitza ezagutzen lagunduko digute. Gure asmoa, zerbitzu publiko bat ematea da eta edozein herritar edota erakundek eska ditzake gure fototekako argazkiak” argitu dute.
Argazkiak, Bikuña Jauregian jasoko dituzte, astelehenetik ostegunera 8:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan 8:00etatik 15:00etara. Argazkiak, 15 eguneko epean eskaneatu eta itzuliko dituzte eta herritarren laguntza eskertu nahian, irudiak diska batean ere emango dizkiete. Argazkiren bat digitalizaturik izanez gero, emailez ere bidal daiteke artxiboa@lenbur.com helbidera. Argazkiekin irudiaren ahalik eta datu gehienak eramatea eskatu dute: “gutxi gorabeherako data, agertzen diren pertsonen izenak eta zein tokitan aterata dauden”.