Legazpiko EAJk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
Legazpiko alkatetzarako EAJren hautagaia Javier Iraeta izango da. Zerrenda “jende gazte eta prestatuaz” osatu dute, “zintzotasunez, gardentasunez eta ilusioz beterik Legazpi eta bere herritarren alde lan egiteko asmoz”. EAJren Legazpiko zerrenda: 1. Fco. Javier Iraeta 2. Ane Urkiola 3. Aitor Madina – Independientea 4. Eric Galvez 5. Amaia Alzelai 6. Rafa Segurajauregi 7. Xabier Larrea – Independientea 8. Aitziber Beldarrain – Independientea 9. Agustin Beloki 10. Amaia Aizpurua – Independientea 11. Felipe Etxeberria 12. Mª. Glori Martinez de Gereñu – Independientea 13. Mª. Soledad Arostegi Ordezkoak 14. Tomas Beloki 15. Olatz Urrestilla 16. Jose Luis Urteaga Hauteskunde hauetan, “aukera politiko guztiek baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea” nahiko luke Iraetak “normalizazio politikoaren adierazle izango litzateke eta, indarkeria guztiak gaitzestuz eta bakean, denon artean etorkizuneko erronkei aurre egiteko”. “Udaletxeak, ez dago zalantzarik, hautetsiengatik kudeatuak izan behar dira, beraiena da ardura eta, baina herritarren parte hartzea geroz eta garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa suertatzen ari da: herritarrok asko duzue esateko, eta horregatik, herritarren partehartzea sustatzeko nere konpromiso zintzoa agertzen dut, dagokidan ardurari uko egin gabe, legazpiarron beharrei behar bezela erantzuteko eta erabaki egokienak hartzeko”. Iraetak azken hilabeteetan enpresariekin, merkatariekin eta elkarteekin bildu direla azadu du, “euren proiektuak eta beharrak zuzenean ezagutzeko eta ezinegon horiek [...]
Legazpiko alkatetzarako EAJren hautagaia Javier Iraeta izango da. Zerrenda “jende gazte eta prestatuaz” osatu dute, “zintzotasunez, gardentasunez eta ilusioz beterik Legazpi eta bere herritarren alde lan egiteko asmoz”.
EAJren Legazpiko zerrenda:
1. Fco. Javier Iraeta
2. Ane Urkiola
3. Aitor Madina – Independientea
4. Eric Galvez
5. Amaia Alzelai
6. Rafa Segurajauregi
7. Xabier Larrea – Independientea
8. Aitziber Beldarrain – Independientea
9. Agustin Beloki
10. Amaia Aizpurua – Independientea
11. Felipe Etxeberria
12. Mª. Glori Martinez de Gereñu – Independientea
13. Mª. Soledad Arostegi
Ordezkoak
14. Tomas Beloki
15. Olatz Urrestilla
16. Jose Luis Urteaga
Hauteskunde hauetan, “aukera politiko guztiek baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea” nahiko luke Iraetak “normalizazio politikoaren adierazle izango litzateke eta, indarkeria guztiak gaitzestuz eta bakean, denon artean etorkizuneko erronkei aurre egiteko”.
“Udaletxeak, ez dago zalantzarik, hautetsiengatik kudeatuak izan behar dira, beraiena da ardura eta, baina herritarren parte hartzea geroz eta garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa suertatzen ari da: herritarrok asko duzue esateko, eta horregatik, herritarren partehartzea sustatzeko nere konpromiso zintzoa agertzen dut, dagokidan ardurari uko egin gabe, legazpiarron beharrei behar bezela erantzuteko eta erabaki egokienak hartzeko”.
Iraetak azken hilabeteetan enpresariekin, merkatariekin eta elkarteekin bildu direla azadu du, “euren proiektuak eta beharrak zuzenean ezagutzeko eta ezinegon horiek jasoko dituen programa bat osatzeko”. Iraetaren hitzetan, “lan asko dago egiteko” eta adibide batzuk ere eman ditu, “industrialdeko biribilgunea, Latxartegiko aparkalekua, Zalduko industriagunea, babes Ofizialeko Etxebizitzak… Hamar puntuko programa batean oinarritu dute euren proposamena, “ekonomian zuzentasunari eta gardentasunari, enpleguaren sorkuntzari, garapen jasangarrian oinarritutako zerbitzu publikoei, edota herri seguru bati” erreferentzia eginez.