
Legazpiko alkatetzarako EAJren hautagaia Javier Iraeta izango da. Zerrenda “jende gazte eta prestatuaz” osatu dute, “zintzotasunez, gardentasunez eta ilusioz beterik Legazpi eta bere herritarren alde lan egiteko asmoz”. EAJren Legazpiko zerrenda: 1. Fco. Javier Iraeta 2. Ane Urkiola 3. Aitor Madina – Independientea 4. Eric Galvez 5. Amaia Alzelai 6. Rafa Segurajauregi 7. Xabier Larrea – Independientea 8. Aitziber Beldarrain – Independientea 9. Agustin Beloki 10. Amaia Aizpurua – Independientea 11. Felipe Etxeberria 12. Mª. Glori Martinez de Gereñu – Independientea 13. Mª. Soledad Arostegi Ordezkoak 14. Tomas Beloki 15. Olatz Urrestilla 16. Jose Luis Urteaga Hauteskunde hauetan, “aukera politiko guztiek baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea” nahiko luke Iraetak “normalizazio politikoaren adierazle izango litzateke eta, indarkeria guztiak gaitzestuz eta bakean, denon artean etorkizuneko erronkei aurre egiteko”. “Udaletxeak, ez dago zalantzarik, hautetsiengatik kudeatuak izan behar dira, beraiena da ardura eta, baina herritarren parte hartzea geroz eta garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa suertatzen ari da: herritarrok asko duzue esateko, eta horregatik, herritarren partehartzea sustatzeko nere konpromiso zintzoa agertzen dut, dagokidan ardurari uko egin gabe, legazpiarron beharrei behar bezela erantzuteko eta erabaki egokienak hartzeko”. Iraetak azken hilabeteetan enpresariekin, merkatariekin eta elkarteekin bildu direla azadu du, “euren proiektuak eta beharrak zuzenean ezagutzeko eta ezinegon horiek [...]

Jende ugari bildu zen igandean Lizeoko patioan egin zen azokara eguraldi onak lagunduta; guztira zortzi postu jarri dituzte aurten.

Larunbatean egin zen azokarekin eta atzo, Andoni Salamerok eta Jose Luis Canchok eskaini zuten solasaldiarekin amaitutzat eman dira ''Liburuak plazara!'' egitarauko ekintzak.

Legazpiko Udalak Chugdak Koren tibetarraren bisita jaso zuen pasa den astean. Koren erbestean bizi da, Noruegan, 1969. urtetik. Herri tibetarraren giza eskbideen alde aktiboki lan egiten du eta egun, erbesteko tibetar parlamenturako hautagaia da. Bisita Donostiako Prhagma Drölma gobernuz kanpoko erakundeari esker gauzatu da. Elkarte honek elkartasuna azaltzen dio herri tibetarrari. Chungdak korenek historikoki Tibet herrialde aske bat izan dela azaldu zuen. 1949an Txinako Errepublikaren armadak hartu zuen, “ankerkeriaz, sarraskiak eraginez, torturatuz eta sistematikoki Tibeteko kultur, erlijio eta natur ondarea txikituz”. Biztanlego tibetarra gutxiengo bat da egun, “euren lurraldean maila guztietan marginatuak. 6.000.000 tibetar bizi dira bertan, eta 7.500.000 txinatarrek okupatu dute herrialdea”. Herri tibetarrak “52 urte” daramatza, “mugetatik barrura eta kanpora, erresistentzia sendo bat eginez, indarkeriarik gabeko borroka erabiliz. Denbora aurka dugu ordea”. Korenen ustez, “orain da isilpeko genozidio hau gelditzeko zerbait egiteko unea”. Horregatik, nazioarteko komunitateari erbesteko Tibetar gobernua aitor dezan eskatzen diote, Txinako gobernuarekiko negoziaketetan solaskide moduan. Aldi berean herri mailako gobernuari mozioren bat onartzeko ere eskatu zion, “herri tibetarrari bere borrokan lagun diezaion” eta “Tibeten giza eskubideak aitor daitezen” presioa egin dezan. Jasotako arreta eskertu asmoz, alkateari Tibeteko bandera bat oparitu zion. Alkateak, bere aldetik, apirileko osoko bilkurara gaiaren mozio bat eramateko konpromisoa hartu zuen, eta [...]