Serranok Antion Aste Santuaren ondoren lanak hasiko dituela berretsi du
Zumarragako alkate Mikel Serranori galdetuta, Antioko Interpretazio Zentroko lanak, “Aste Santuaren ondoren, maiatzako lehenengo astean hasiko” dituztela berretsi du. “Amenabar enpresa-eraikitzailearekin egon gara, eta Ventura+Llimona estudioko arkitektoak ere lanean daude. Orain kontratua sinatu behar dugu, baina formulismo hutsa izango da. Maiatzako lehenengo astean ingurua hesitzen eta lanetarako materialak eramaten hasiko gara”.