Asfaltatze lanak egingo dituzte Erauskin eta Arantzazu kaleetan
Erauskin eta Arantzazu kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Erauskin kalean bihar egingo dituzte lanak, eta etzi Arantzazu kalean. Bihar 08:00etan hasiko dira Erauskin kaleko zorua berritzen, Lorea gimnasio paretik Kutxaraino. Garaj...
Erauskin eta Arantzazu kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Erauskin kalean bihar egingo dituzte lanak, eta etzi Arantzazu kalean.
Bihar 08:00etan hasiko dira Erauskin kaleko zorua berritzen, Lorea gimnasio paretik Kutxaraino. Garajeetako erabiltzaileak ezingo dute egun osoan autoa garajean sartu edo garajetik atera, eta trafikoan ere hainbat aldaketa egingo dituzte lanak egin ahal izateko. Trafiko aldaketak iragartzen dituzten seinalei kasu egiteko eskatu dute Beasaingo Udaletik.
Ostegunean Arantzazu kalean egingo dituzte asfaltatze lanak, 1 eta 5 zenbakien aurrean dagoen plazatxoan. Lanak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da gune horretan, hormaren kontra autorik ez uztea, zehazki, 11. atariaren parean dauden lehen hiru aparkalekuetan.













