
Gaur hasi dituzte San Prudentzio jaiak Lazkaon. Aste Santuko oporrak bukatu, eta festak hasi. Mozorrotuen eguna ospatu dute lehenbiziko. Eguerdian udaletxeko balkoitik txupinazoa bota orduko lehertu da festa. Behean, gaurko irudi batzuk. ...

Hil honetan hasi eta maiatza bukatu bitartean, herriko hainbat kaletan asfaltatze lanak egin nahi ditu Udalak.Horrekin batera, zenbait espaloietan ez irristatzeko tratamendua emango dute. Dagoeneko ari dira lan horretan. Guztira 107.000 euro bideratuko dituzte lan horiek egiteko; zatirik handiena, 95.000 euro, errepideak asfaltatzeko izango da. Bestalde, Urdaneta ikastetxean egin beharreko lanetarako, 125.000 euro bideratuko dituzte eta beste 120.000 euro, herrian egin beharreko beste lan txiki batzuetarako erabiliko dituzte. Asfaltatze lanak Mallutz, Gipuzkoa eta San Bartolome kaleetan egingo dituzte. Beste hainbat kaletan berriz, bide zuloak konponduko dituzte. Oinezkoen pasabideak ere hobetuko dituzte beste lau gunetan.

• Oinarriak .pdf-n• Legazpi Hiria argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea zapatuan itxiko dute. Argizaiola lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da Legazpiko lehiaketa. Nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte eta gaiak librea eta side...

zingizango.com• Pasa den apirilaren 23an, larunbata, sute bat gertatu zen Legazpiko GKN-Driveline enpresan. 8:30ak aldera piztu zen sua piezen garbiketa lerroan, eta bi ordura suhiltzaileek kontrolpean zuten. Hala ere, lantokian zeuden 15 langileak kalera atera zituzten badaezpada. Sei suhiltzaile kamioik hartu zuten itzaltze lanetan parte eta eraikinak kalteak jasan ditu. Zingizango.com

Erauskin eta Arantzazu kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Erauskin kalean bihar egingo dituzte lanak, eta etzi Arantzazu kalean. Bihar 08:00etan hasiko dira Erauskin kaleko zorua berritzen, Lorea gimnasio paretik Kutxaraino. Garaj...

Larunbatean, hilak 30, Legazpiko Gazteak elkarteko pilota sailak antolatutako pilota txapelketen finalak jokatuko dituzte Legazpin. 17:00etan hasiko dituzte nagusien finalak. 3. eta 4. postuen partidan Txusek eta Latigok Enekoren eta Borgesen aurka jok...

Museoen Nazioarteko Egunaren harira sortu da ekimena, maiatzaren 18ra arte luzatuko dena. Erosleek museoetarako sarrerak, bisita gidatuak eta hainbat produktu eskuratzeko aukera...

Dagoeneko zabaldu dute Upabi aldean Ordiziako Udalak eraiki duen Skate parkea. Aisialdirako eremu hori, CAF enpresak Udalari emandako 3.100 metro koadroko gunean egin dute. Bertara joateko, behin behineko sarrera bat egokitu dute, Agirre bidetik. Udaletik azaldu dutenez, urtea bukatzerako egingo dute behin betiko sarbidea, Joseba Rezola kaletik, Oria ibaiaren gainean egingo duten pasabide batekin. Ubai aldean egin duten skate parke horren helburua, «topaketarako gune» izatea da batetik, baina baita «eskualdean kirol honetan aritzeko aukera handitzea» ere. Hala, patinatzaile berrientzako eta adituentzako egokitutako guneak ditu. Pista hormigoizkoa da eta denera, 838 metro koadroko azalera hartzen du. Skate-az gain, patinekin edota bizikletarekin ere ibili daiteke pista horietan. Hiru eremutan banatuta Skate parkea hiru eremu nagusitan dago banatuta. Aurrenekoa, flow izenekoa, ibaiaren parean dago duna moduko batek zeharkatutako arrapala du; gainera, zailtasun handiko loveseat bat ere badu eremu horrek. Haren behekaldean, beste eremu bat dago bainuontzi formakoa eta metro bateko sakonera duena. Bainuontziaren ertzak altuera ezberdinetakoak dira, eta maila ezberdinetako erabiltzaileak ibil daitezke. Erdialdeko zatiari, street eremua deitu diote. Eremu horrek, eurogag izeneko plano inklinatu bat eta hugga deitutako plano goratu bat hartzen ditu. Azken horretan, patinatzen jaisteko baranda edo eskudel bat dago, kalean aurki daitezkeenen modukoa; baita oreka ariketak egiteko planter bat [...]

Euskal Natura taldeak antolatzen duen argazki erakusketa hirugarren urtez etorri da Ordiziara. Landarlan eta Oiangu Bizirik natur elkarteek antolatu dute erakusketa eta maiatzaren 5era arte dago ikusgai, Ordiziako D’Elikatuz zentroan. Euskal Herriko fauna eta floraren inguruko informazioa eta irudiak biltzeko sortu zen Euskal Natura taldea. Azken hiru urteotan, elkarteko argazkilariek ateratako irudirik onenak aukeratu eta erakusketa osatu dute. Aurten, Elkarrekin, naturako elkarrekintzak goiburupean, «Euskal Herriko biodibertsitatea osatzen duten izaki bizidunen arteko erlazioak» azaldu nahi izan dituzte. Izan ere, elkarteko kideen arabera, «natura elkarrekin dauden eta elkar ekiten ari diren milaka organismok osatutako sare konplexu eta miresgarria da». Hamar argazkilariren lanak Euskal Herriko 10 natura argazkilariren lanak bildu dituzte erakusketan, 21 denera. Argazki horietan, «elkar usaindu, ikusi eta beldurtzen duten izakiak» ageri dira. Argazkiekin batera, elkarrekintza horiei buruzko bost informazio panel jarri dituzte. Horietan, pagadiak eta onddoak, mutualismoa, talde-bizitza, ustiaketa eta ikus-komunikazioa jorratu dituzte, irudiez gain, bisitariak informazioa ere jaso dezan. Erakusketa goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00) bisitatu daiteke; jai egunetan, goizez bakarrik.

Ostiralean hasiko da bigarren pilota txapelketa herrikoia, eta aurten, berrogei bikotek parte hartuko dute. Iaz baino hamabi bikote gehiagok eman du izena aurten. Partidak ostiral eta igande arratsaldetan jokatuko dira, eta finala Loinatz jaietako iga...

Joan XXIII kaleko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa ostegun arratsaldean egingo dute. Usurbe antzokian izango da, 18:00etan. Zozketarako, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ditu Beasaingo Udalak, eta www.beasain.net helbidean...


Euskadi plazako arkupetan egin ziren haurrentzako jolasak, txokolate jana eta erromeria. Plazan bertan, berriz aizkora erakustaldia.



