Izaki bizidunen arteko harremana irudietan bilduta
Euskal Natura taldeak antolatzen duen argazki erakusketa hirugarren urtez etorri da Ordiziara. Landarlan eta Oiangu Bizirik natur elkarteek antolatu dute erakusketa eta maiatzaren 5era arte dago ikusgai, Ordiziako D’Elikatuz zentroan. Euskal Herriko fauna eta floraren inguruko informazioa eta irudiak biltzeko sortu zen Euskal Natura taldea. Azken hiru urteotan, elkarteko argazkilariek ateratako irudirik onenak aukeratu eta erakusketa osatu dute. Aurten, Elkarrekin, naturako elkarrekintzak goiburupean, «Euskal Herriko biodibertsitatea osatzen duten izaki bizidunen arteko erlazioak» azaldu nahi izan dituzte. Izan ere, elkarteko kideen arabera, «natura elkarrekin dauden eta elkar ekiten ari diren milaka organismok osatutako sare konplexu eta miresgarria da». Hamar argazkilariren lanak Euskal Herriko 10 natura argazkilariren lanak bildu dituzte erakusketan, 21 denera. Argazki horietan, «elkar usaindu, ikusi eta beldurtzen duten izakiak» ageri dira. Argazkiekin batera, elkarrekintza horiei buruzko bost informazio panel jarri dituzte. Horietan, pagadiak eta onddoak, mutualismoa, talde-bizitza, ustiaketa eta ikus-komunikazioa jorratu dituzte, irudiez gain, bisitariak informazioa ere jaso dezan. Erakusketa goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00) bisitatu daiteke; jai egunetan, goizez bakarrik.
Euskal Natura taldeak antolatzen duen argazki erakusketa hirugarren urtez etorri da Ordiziara. Landarlan eta Oiangu Bizirik natur elkarteek antolatu dute erakusketa eta maiatzaren 5era arte dago ikusgai, Ordiziako D’Elikatuz zentroan.
Euskal Herriko fauna eta floraren inguruko informazioa eta irudiak biltzeko sortu zen Euskal Natura taldea. Azken hiru urteotan, elkarteko argazkilariek ateratako irudirik onenak aukeratu eta erakusketa osatu dute. Aurten, Elkarrekin, naturako elkarrekintzak goiburupean, «Euskal Herriko biodibertsitatea osatzen duten izaki bizidunen arteko erlazioak» azaldu nahi izan dituzte. Izan ere, elkarteko kideen arabera, «natura elkarrekin dauden eta elkar ekiten ari diren milaka organismok osatutako sare konplexu eta miresgarria da».
Hamar argazkilariren lanak
Euskal Herriko 10 natura argazkilariren lanak bildu dituzte erakusketan, 21 denera. Argazki horietan, «elkar usaindu, ikusi eta beldurtzen duten izakiak» ageri dira. Argazkiekin batera, elkarrekintza horiei buruzko bost informazio panel jarri dituzte. Horietan, pagadiak eta onddoak, mutualismoa, talde-bizitza, ustiaketa eta ikus-komunikazioa jorratu dituzte, irudiez gain, bisitariak informazioa ere jaso dezan.
Erakusketa goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00) bisitatu daiteke; jai egunetan, goizez bakarrik.














