Lasak aurrera egin du eskuz banakako txapelketan
Aritz Lasa pilotari urretxuarak aurrera egin du eskuz banakako pilota txapelketan. Iker Arretxe nafarra 16-22 gainditu zuen atzo aurrelari urretxuarrak Eibarko Astelehena pilotalekuan. Partida gogorra izan zen, Lasak jarraian egin zituen 8 tantok erabaki zutena.
Urretxuarrak lan handia egin behar izan zuen partida irabazteko. 1-6 aurreratu zen, baina Luzaideko pilotariak partidari buelta eman zion eta 16-14 jarri zen. Lasak 8 tanto egin zituen jarraian orduan, eta partida irabazi zuen. Amaieran bere buruarekin kritiko agertu zen urretxuarra: «pozik nago irabazi izanagatik, baina sakearekin gaizki ibili naiz. Fisikoki gustura egon naiz. Partidaren erditik aurrera hobe sentitu naiz». Hurrengo partida bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du Lasak, maiatzaren lehenean.














