Legazpiko pilota finalak zapatuan jokatuko dituzte
Larunbatean, hilak 30, Legazpiko Gazteak elkarteko pilota sailak antolatutako pilota txapelketen finalak jokatuko dituzte Legazpin. 17:00etan hasiko dituzte nagusien finalak. 3. eta 4. postuen partidan Txusek eta Latigok Enekoren eta Borgesen aurka jok...
Larunbatean, hilak 30, Legazpiko Gazteak elkarteko pilota sailak antolatutako pilota txapelketen finalak jokatuko dituzte Legazpin.
17:00etan hasiko dituzte nagusien finalak. 3. eta 4. postuen partidan Txusek eta Latigok Enekoren eta Borgesen aurka jokatuko dute. Jarraian txoko txapelketa egingo dute eta azkenik, Legazpiko V. Binakako Txapelketa Herrikoiaren finala jokatuko da Gil-Oria eta Oroben-Potolo bikoen artean.
Pilota jaialdia ordea, 10:00etan hasiko dute gazteenekin.Benjaminaurrekoen B multzoan Ezamak eta J. Aldamak Aranaren eta M.Aldamaren aurka jokatuko dute; maila bereko A multzoan Perez eta Ibarluzea bikoak Isasa eta Mendizabal izango dituzte aurkari. Benjaminek jokatuko dute segidan. B multzoan Iriarte eta Retolaza Garcia eta Diazen aurka ariko dira; A multzoan aldiz, Tapiadorrek eta Elgarrestak Urkiolaren eta Belokiren aurka jokatuko dute. Kimuetan Amondarain eta Zabala Anduagaren eta Merinoren aurka ariko dira B multzoan, eta Gabilondo eta Garmendia Jauregiren eta Aranaren aurka A multzoan.
14:00etan herri bazkaria egingo dute azokako arkupeetan. Herritar guztiei ireki diete bazkarian parte hartzeko gonbitea. Bazkaria norberak eraman beharko du.













