Maiatza bukatzerako hainbat kale asfaltatu nahi ditu Udalak
Hil honetan hasi eta maiatza bukatu bitartean, herriko hainbat kaletan asfaltatze lanak egin nahi ditu Udalak.Horrekin batera, zenbait espaloietan ez irristatzeko tratamendua emango dute. Dagoeneko ari dira lan horretan. Guztira 107.000 euro bideratuko dituzte lan horiek egiteko; zatirik handiena, 95.000 euro, errepideak asfaltatzeko izango da. Bestalde, Urdaneta ikastetxean egin beharreko lanetarako, 125.000 euro bideratuko dituzte eta beste 120.000 euro, herrian egin beharreko beste lan txiki batzuetarako erabiliko dituzte. Asfaltatze lanak Mallutz, Gipuzkoa eta San Bartolome kaleetan egingo dituzte. Beste hainbat kaletan berriz, bide zuloak konponduko dituzte. Oinezkoen pasabideak ere hobetuko dituzte beste lau gunetan.
Hil honetan hasi eta maiatza bukatu bitartean, herriko hainbat kaletan asfaltatze lanak egin nahi ditu Udalak.Horrekin batera, zenbait espaloietan ez irristatzeko tratamendua emango dute. Dagoeneko ari dira lan horretan.
Guztira 107.000 euro bideratuko dituzte lan horiek egiteko; zatirik handiena, 95.000 euro, errepideak asfaltatzeko izango da. Bestalde, Urdaneta ikastetxean egin beharreko lanetarako, 125.000 euro bideratuko dituzte eta beste 120.000 euro, herrian egin beharreko beste lan txiki batzuetarako erabiliko dituzte.
Asfaltatze lanak Mallutz, Gipuzkoa eta San Bartolome kaleetan egingo dituzte. Beste hainbat kaletan berriz, bide zuloak konponduko dituzte. Oinezkoen pasabideak ere hobetuko dituzte beste lau gunetan.














