Zabaldu dute Upabi aldean egin duten skate parkea
Dagoeneko zabaldu dute Upabi aldean Ordiziako Udalak eraiki duen Skate parkea. Aisialdirako eremu hori, CAF enpresak Udalari emandako 3.100 metro koadroko gunean egin dute. Bertara joateko, behin behineko sarrera bat egokitu dute, Agirre bidetik. Udaletik azaldu dutenez, urtea bukatzerako egingo dute behin betiko sarbidea, Joseba Rezola kaletik, Oria ibaiaren gainean egingo duten pasabide batekin. Ubai aldean egin duten skate parke horren helburua, «topaketarako gune» izatea da batetik, baina baita «eskualdean kirol honetan aritzeko aukera handitzea» ere. Hala, patinatzaile berrientzako eta adituentzako egokitutako guneak ditu. Pista hormigoizkoa da eta denera, 838 metro koadroko azalera hartzen du. Skate-az gain, patinekin edota bizikletarekin ere ibili daiteke pista horietan. Hiru eremutan banatuta Skate parkea hiru eremu nagusitan dago banatuta. Aurrenekoa, flow izenekoa, ibaiaren parean dago duna moduko batek zeharkatutako arrapala du; gainera, zailtasun handiko loveseat bat ere badu eremu horrek. Haren behekaldean, beste eremu bat dago bainuontzi formakoa eta metro bateko sakonera duena. Bainuontziaren ertzak altuera ezberdinetakoak dira, eta maila ezberdinetako erabiltzaileak ibil daitezke. Erdialdeko zatiari, street eremua deitu diote. Eremu horrek, eurogag izeneko plano inklinatu bat eta hugga deitutako plano goratu bat hartzen ditu. Azken horretan, patinatzen jaisteko baranda edo eskudel bat dago, kalean aurki daitezkeenen modukoa; baita oreka ariketak egiteko planter bat [...]
Dagoeneko zabaldu dute Upabi aldean Ordiziako Udalak eraiki duen Skate parkea. Aisialdirako eremu hori, CAF enpresak Udalari emandako 3.100 metro koadroko gunean egin dute. Bertara joateko, behin behineko sarrera bat egokitu dute, Agirre bidetik. Udaletik azaldu dutenez, urtea bukatzerako egingo dute behin betiko sarbidea, Joseba Rezola kaletik, Oria ibaiaren gainean egingo duten pasabide batekin. Ubai aldean egin duten skate parke horren helburua, «topaketarako gune» izatea da batetik, baina baita «eskualdean kirol honetan aritzeko aukera handitzea» ere. Hala, patinatzaile berrientzako eta adituentzako egokitutako guneak ditu. Pista hormigoizkoa da eta denera, 838 metro koadroko azalera hartzen du. Skate-az gain, patinekin edota bizikletarekin ere ibili daiteke pista horietan.
Hiru eremutan banatuta
Skate parkea hiru eremu nagusitan dago banatuta. Aurrenekoa, flow izenekoa, ibaiaren parean dago duna moduko batek zeharkatutako arrapala du; gainera, zailtasun handiko loveseat bat ere badu eremu horrek. Haren behekaldean, beste eremu bat dago bainuontzi formakoa eta metro bateko sakonera duena. Bainuontziaren ertzak altuera ezberdinetakoak dira, eta maila ezberdinetako erabiltzaileak ibil daitezke.
Erdialdeko zatiari, street eremua deitu diote. Eremu horrek, eurogag izeneko plano inklinatu bat eta hugga deitutako plano goratu bat hartzen ditu. Azken horretan, patinatzen jaisteko baranda edo eskudel bat dago, kalean aurki daitezkeenen modukoa; baita oreka ariketak egiteko planter bat ere. Azkenik, beste bi eremuen atzealdean dago pool edo igerilekua. Giltzurrun forma du eta gehienez ere 2 metroko sakonera hartzen du. Gune hori ere, hasiberrientzat eta adituentzat egokia da.














