Zapatuan itxiko da Legazpi Hiria argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea
• Oinarriak .pdf-n• Legazpi Hiria argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea zapatuan itxiko dute. Argizaiola lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da Legazpiko lehiaketa. Nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte eta gaiak librea eta side...
• Oinarriak .pdf-n• Legazpi Hiria argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea zapatuan itxiko dute. Argizaiola lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da Legazpiko lehiaketa.
Nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte eta gaiak librea eta siderurgia ondare industriala dira. Lanak 40×50 zentimetroko euskarrian eta 300 pppko erresoluzioaz entregatu beharko dira Ikatza argazkilari elkartearen egoitzan (posta kutxatila 4, 20230 Legazpi). Lana euskarri digitalean ere eraman beharko da, diska batean.
300, 200 eta 150 euroko sariak daude lehen hiru sailkatuentzako eta herriko argazki onenaren egileak ere 150 euro jasoko ditu. Ekainaren 10ean banatuko dituzte sariak eta lan aukeratuekin erakusketa bat ere irekiko dute.













