
Gotzon Aranburu kazetariak atzoko Korrikaren Legazpiko igaroaren bideoa osatu du: Atzo Goierriko Hitzak grabatutako beste bideo bat: Atzoko eta herenegungo argazki galeriak: • Atzokoa, Korrika Goierri Garaian • Herenegungoa

Jakintza Ikastolak antolatutako kultur astea gaur bukatuko da, aste osoko ekitaldien ondoren. Maila ezberdinetan banatuta, jolas eta joko ezberdinak egingo dituzte. Kidetze ekintzak eta mozorro festa ere antolatu dituzte gaur goizerako.

Ordiziako jubilatu elkarteak antolatutako ekitaldien barruan, Legazpira irteera egingo dute hilaren 28an. Trenez joango dira Brinkolara, eta Barrendiola eta Mirandaola bisitatuko dituzte. Irteera horretan parte hartu nahi dutenek, astelehen goizeko 10:...

Ekainean zehar egingo ditu gaztetxeak bederatzigarren urteurrena ospatzeko ekintzak. Ekainaren 18a berezia izango da, Markeli elkartasuna adierazteko baliatuko baita.

Berria.infok jakitera eman duenez, Lurra erakundeak eta Mallabia, Berriz eta Garaiko alkateek Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen goi tentsioko linearen aurka agertzeko, hautetsien biltzarra antolatu dute larunbat honetarako. Helburua, Gas...

Zumalakarregi museoak larunbatero antolatzen dituen tailerren barruan, larunbat honetan (apirilak 16) olinpiadetan parte hartzeko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Tailerra 17:30etik 19:00etara bitartean izango da,...

Liztormendiko kideek urteko batzar orokorra egingo dute larunbatean, apirilak 16, 11:30etatik aurrera. Urteko diru kontuak izango dituzte hizpide eta batzordeko kideak ere aldatuko dituzte.

Herriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako bilera egingo dute ostegunean, apirilak 14, Idiazabalgo udaletxean 15:00etan. Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko bulegotik jakinarazi dutenez, batzarrean Merkatari Elkartea sortzearen aukera aztert...

Bihar gauean DVD bidezko opera emanaldia egingo dute Legazpiko kultur etxean. Pucciniren La Boheme obraren bigarren zatia proiektatuko dute, 20:30ean hasita. Emanaldi honekin denboraldia amaituko dute, urrira arte.

Oripavi elkarteak gurasoentzat antolatutako Konturatzea argitzen programaren barruko saioa egingo du etzi arratsaldean, 18:00etan kultur etxean.

Ordiziako zinema alternatiboaren saioan, Semih Kaplanoglu zinemagile turkiarraren Miel filma eskainiko dute ostegunean. Yusuf umearen eta bere aitaren arteko harremana da filmaren ardatza. Eztigileak dira, eta erleak zergatik desagertu diren jakiten sa...

Emaneurre taldeak, Ordiziako V. Eskupilota Txapelketa herrikoia antolatu du eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Txapelketan, federatu gabeko pilota zaleek parte hartu ahal izango dute. Baldintza nagusia, Ordizian jaioa izatea, bertan errolda...

Gipuzkoa osoan zehar, herriz-herri ibilida Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, herri horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin diren berrikuntzak ikusten. Gaur Beasainen izan da, Gipuzkoa osoan zehar egin duen itzuliari amaiera emanez. Patxi Plazaola alkateak egin dio ongietorria, udaletxeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Karlos Ormazabal Garapen diputatua ere Olanorekin batera egon da Beasainen. Udaletxe aurrean egindako harreraren ondoren bilera egin dute, eta ondoren herrian zehar ibilalditxoa egin dute. Herri erdigunean hasi dute paseotxoa, kaleak oinezkoentzako egokitzeko egindako lanak ikusiz. Olaran lantegia ikusten ere izan dira, etorkizunean lantegi izandako eraikinean zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Handik Ezkiaga auzoko zaharren egoitzara joan dira eta ondoren Arangoiti egoitzara. Igartza jauregiaren inguruetan eman diote amaiera bisitari. Elkarlana eskertu du Plazaolak Eguneko bi zentro ditu Beasainen Foru Aldundiak eta kulturalki ere hinbat inbertsio egin ditu Igarza inguruan. Patxi Plazaolak berrikuntzarekin lotutako beste ipamen bat ere egin nahi izan du gaurko bisitan, Goierriko Berritze Gunearen inguruan, “Foru Aldundiak apostu handia egin duelako”. Laguntza horiengatik guztiengatik eskerrak eman dizkio Olanori, eta aurrera begira dituzten erronkei elkarrekin aurre egiten jarraitzeko nahia azaldu du Beasaingo alkateak. Aurrentzean ere, gai horietan eta bidegorri sarearen zabalkundean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko beharraz ere hitz egin du Plazaolak: “Beasainen sarea amaitzeko CAF aurreko zatia, eta [...]

Ataungo Jon Ander Albisu pilotariak profesionaletako lehenbiziko txapela jantzi du asteburuan. Bigarren Mailako Promozio Txapelketaren finala irabazi zuen larunbatean Beotibarren, Mikel Olaetxea lizartzar aurrelaria bikote zuela. Gorka-Merino biko erri...

Goierri behealdeko beste 11 herritatik bezalaxe, Aramatik ere asteazken goizean –09:45ean– pasatuko da euskararen aldeko Korrika 17, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean. Lasterketa herrikoia girotzeko aurreko asteburuan talo jana egin zuten; etzi Korrikarekin bat egingo dute, baina ondorenerako beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ostiral arratsaldean herriko plazan elkartu ziren aramarrak. Taloak bertan egin, erre eta jan zituzten. Aste honetarako, berriz, ostiralean Korrika Txikia egingo dute haurrek, Aramatik Itsasondora. Larunbat goizean lipduba grabatuko dute, eta eguerdian Arrikutz elkartean lagunarteko bazkaria egingo dute, bildutako dirua Korrikarentzat bideratzeko. Bazkaltzera joan nahi dutenek Aramako tabernan jarritako orrian apuntatu behar dute, edo udaletxera hots egin bestela, osteguna baino lehen.