2011/4

Energia aurrezteko ikastaroa egingo dute merkatariek

Herriko merkatariek, energia aurrezteko jardunaldia egingo dute gaur. Ordizian Merkatari Elkarteak, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako industria eta garapenerako departamenduak antolatutako formakuntza saioen barruan egingo dute. Bi orduko saioa izango da,...

Ordiziako Hitza

‘Iratitik Ordesara’ ikus-entzunezkoa ikusgai ostiralean Seguran

Iratitik Ordesara, Pirinioen mendebaldea bailaraz bailara ikus-entzunezkoa emango dute ostiralean, apirilak 15,  iluntzeko zortzietan Segurako kultur etxean. Lan horren egilea Aitor Casado legazpiarra da.

Estitxu Imaz

Herriko biodibertsitatea hobetzeko zer egin daitekeen proposatu dute ikasleek

Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, biodibertsitatearen gaia landu dute ikasturte hasieratik Beasaingo ikastetxeetako 2.462 ikaslek. Hilabete hauetan zehar ikastitakoarekin atera dituzten ondorioak, udaleko ordezkariei jakinarazi dizkiete, elkarrekin herriko biodibertsitatea hobetzeko proposamenak eginez. Bioaniztasuna zer den, zein garrantzia duen, espezieak desgartzeko arrazoiak, eta biodibertsitatea mantentzeko zer egin daitekeen ikasi dute aurten ikasleek: landare motak, eskosistemak, landareen eta animalien arteko erlazioa, erreketako bioaniztasuna, paisaia ezberdinak, basoak… Aizkorri eta Aralar parke naturalak ere ezagutu dituzte ikasleek. Ezagutza lana amaituta, eta gai horien guztien inguruan hausnarketa eginda, Begoña Lasa Ingurugiro zinegotziarekin eta Aitor Aldasoro alkateordearekin bildu dira Alkartasuna Lizeoa, Andramendi Ikastola, Murumendi, La Salle eta Beasain Institutua ikastetxeetako ikasleak, herrian zein aldaketa egin daitezkeen proposatzeko. Proposamenak lau multzotan Proposamen guztiak lau multzotan banatu dituzte: berdeguneak, ibaiak, herritarrei zuzendutakoak eta hiri-altzariak. Hauek dira multzo bakoitzean egin dituzten proposamenak: BERDEGUNEAK: - Herria hazten doan einean, gune berde gehiago jarri, horietan bertako landareria lehenetsiz. - Berdeguneetan dauden zuhaitzen, landareen, loreen… inguruko informazioa ematen duten panelak jarri. - Berdeguneak txukun mantentzeko arautegiak jarri. - INDAR enpresa parean zuhaitzak landatu zarata murrizteko. - Txorientzat kabiak prestatu. ERREKA: -  Erreka eta inguruak garbi mantentzea. - Erreka ertzetako erabilera publikoa ahalbidetuko duen ekosistema bultzatzea. - Erreka ahalik eta gutxien kanalizatzea. - [...]

Eskeine Legorburu

Segurako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die herritarrei

Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Segurako Udalak herritarrei. Segurako Udalak 2008an jarri zuen martxan errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina. Urte horretan 775 izapidetatik 121 euskaraz egin zituzten segu...

Estitxu Imaz

Lazkaoko EAJk 16 kideko zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako

Lazkaoko EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak gaur eguerdian aurkeztu du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako zerrenda. Hamasei hautagai dira, Patxi Albisu zerrendaburu dela. Azken 30 urteetan alderdi jeltzaletik alkate izan diren pertsona guztiak sartu dituzte: Patxi Albisu –egungo alkatea–, Felix Urkola, Inazio Estensoro eta Diego Gurrutxaga. Honakook osatu dute Lazkaoko EAJren hautagaitza, ordena honetan: 1. Patxi Albisu; 2. Ana Irastortza; 3. Inazio Estensoro; 4. Mila Madrazo; 5. Felix Urkola; 6. Amagoia Naldaiz; 7. Inazio Barandiaran; 8. Lurdes Garmendia; 9. Xabier Garmendia; 10. Agurtzane Lasa; 11. Mariano Altuna; 12. Angel Vazquez; 13. Maria Dolores Auzmendi; 14. Xabier Arrasate; 15. Ana Mari Igartzabal; 16. Diego Gurrutxaga. Patxi Albisu alkategaiak aurreratu du oraingo legealdiari jarraipena emateko asmoa du EAJren hautagaitzak, egun dauden zerbitzuak eta bizi-kalitatea mantenduz. “Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak eta enpresa txikiak laguntzea izango da gure helburua”. Kanpandegiko industrialdea “errealitate bihurtuko” dela gehitu du, baita herriko bi sarreratako errotondak ere. Etxebizitzaren alorrean alokairu sozialari egin dio erreferentzia. “Alokairu sozialeko etxeak egiteko kudeaketaren lidertza hartuko dugu, eta udalak sustatutako prezio adostuko etxeak egiten ere jarraituko dugu. Aurten bertan hasteko gai izango gara Larreategiko eremuan 49 etxebizitzarekin”. Legealdi honen hasieran, 2007an, Lazkaoko Udalak hartu zuen 1,7 milioi euroko zorra erabat kitatzea [...]

Goierriko Hitza

Astigarragako Norberto Almandoz eta Goierriko Tobera musika eskolek kontzertua emango dute bihar, Seguran

Tobera musika eskolako eta Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek elkartrukea egingo dute aurten, eta truke horren barruko lehendabiziko kontzertua bihar, apirilak 13 izango da, Segurako aterpetxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolak elkartruke zikloa antolatzeari ekin zionetik hamar urte pasatu dira dagoeneko. Denboraldi horretan Toberako ikasleek zein irakasleek Beasaingo Loinatz musika eskola, Ordiziakoa, Ormaiztegiko Txindata, Lazkao eta Ataungo Lazkao Txiki, Orioko Danbolin, Zumarraga-Urretxuko Secundino Esnaola, Tolosako musika eskola, Tolosaldeko Loatzo eta Urnietako Lurdes Iriondo bisitatu dituzte. «Eta gurean ere hartu ditugu musika eskola horietako ikasleak eta irakasleak» dio Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak. Aurten Astigarrako Norberto Almandoz musika eskolakoak ezagutzeko eta beraiekin harremanak estutzeko aukera izango dute Toberakoek. 70 musikari Norberto Almandoz musika eskolakoekin egingo duten elkartrukearen barruko lehendabiziko kontzertuak 70 musikari bilduko ditu guztira. Kontzertua Izaro Intxausti Fidalgo, Nagore Larrañaga eta Oihane Montero ikasle segurarrek aurkeztuko dute. Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolako ikasleek hiru abesti interpretatuko dituzte Norberto Almandozeko musikariei harrera egiteko: Aitorren hizkuntza zaharra kantu herrikoia, Simon & Garfunkelen The Sounds of silence eta Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Ondoren, Astigarrako ikasleak izango dira kontzertua egingo dutenak. Guztira hamalau kanta joko dituzte. Bukaeran, musika ikasle zein irakasle guztiek afari-merienda [...]

Estitxu Imaz

Ikasleek mugikortasunaz hitz egin dute Legazpiko udal ordezkariekin

Legazpiko Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako 1.097 ikasleren ordezkariak udal ordezkariekin bildu ziren atzo, mugikortasunaren inguruko konpromisoak eta proposamenak aurkezteko. Urte osoan zehar mugikortasun ohiturak eta oztopoak edota...

Legazpiko Hitza

Lazkaon gaur hasiko da eliteko pilotarientzako II. San Prudentzio txapelketa

Lazkaoko II. San Prudentzio esku pilota txapelketan eliteko zortzi bikote ariko dira. Etorkizunekoen eta nagusien mailak bereizi dituzte, Udalak eta Lapke elkarteak bigarren urtez antolatutako lehiaketan. Gaur jokatuko dira aurreneko finalerdiak, da...

Aimar Maiz

Ataungo Herrigintza hautes-elkartearen alkategai Bittor Oroz izango da maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira, Ataungo Herrigintza hautes-elkarteak asteartean aukeratu zuen bere zerrendaburu eta alkategaia: Bittor Oroz Izagirre. Gaur egun alkate da Oroz, eta datozen bozetan ere alkategai izango da.

Aimar Maiz

Lankidetza programetako diru laguntza eska daiteke Lazkaon

Garapen bideko herrialdeetan lankidetza programak garatu behar dituzten elkarteentzat Iparra-Hegoa diru laguntza sortaren emateko deialdia egin du Lazkaoko Udalak. Eskaeran apirilaren bukaerarako aurkeztu behar dira udaletxean. Proiektu zehatza, helbur...

Aimar Maiz

Korrikaren alde festa egingo dute bihar arratsean Araman

Korrika 17ren etorrera girotzeko eta ekimenari babesa emateko ekitaldiak antolatu ditu Aramako Udalak, biharko. 18:30ean dokumentala emango dute kultur etxean, eta 19:30ean talo jana izango da plazan. Igandean ere beste ikuskari batzuk izango dira.

Aimar Maiz

Ataunen Urbietatik Larratzera espaloia zabalduko du Udalak

Ataungo Udalak zabaldu egingo du Tailerreko zubitik eskolara arteko oinezkoen espaloia, eskuin aldetik 40 zentimetro gehiago emanez. Zuhaitzak eta arbustoak kenduko dituzte, eta argiteria berria jarriko dute. Obrak «berehala» hastekotan da Udala. ...

Aimar Maiz

Korrika 8:30ean igaroko da Legazpiko kaleetatik

Apirilaren 14an iritsiko da Korrika Legazpira. 8:30ean sartuko da herrian, Urretxutik etorrita, eta jarraian, Legazpi zeharkatu ondoren, Oñati aldera hartuko du. Bezperan, apirilaren 13an, asteazkena, Korrika Txikia ospatuko dute arratsalde partean.

Legazpiko Hitza

Asfaltoa botatzen hasi dira

Aldundiak esan duenez, aurten amaituko dituzte lotunearen lanak; atzerapena egin beharreko lan zailek eragindakoa izan da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Axari Bertso Sariketan, sei bertsolari ariko dira bihar Idizabalen

Aztiriako eta Ordiziako kanporaketak igarota, Osinalde Sariketarako txartela lortzeko aukera izango dute bihar beste bi bertsolarik. Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatuko den Axari Bertso Sariketan izango dute horretarako aukera. Guztira sei bertsol...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ordiziako Udalak alegazioak aurkeztu dizkio Kontu Epategiaren txostenari

Ordiziako Udalak alegazioak aurkeztu dizkio HKEE Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ateratako txostenari. Erakunde horrek orain gutxi atera duen txostenaren arabera, Ordiziako Udalak ez zituen kontratazio administratiboko hainbat arau bete 2007an. Epaitegi horren arabera, orokorrean legea bete dela aitortzen badute ere, hainbat arau hauste jasotzen dira txostenean. Besteak beste, zenbait langile eta zerbitzu kontratatzerakoan erabilitako prozedura ez zela egokia izan dio HKEEren txostenak. Ordiziako Udalak epaitegiaren txostenari erantzuteko atera duen oharrak dio Udalak martxoaren 25ean jaso zuela HKEEren fiskalizazio txostena. Udalak 2007an egindako kontratazioei, langileei eta aurrekontuei dagozkien arloak legezkoak diren edo ez aztertzen ditu dokumentu horrek. Bihar jarriko dute Ordiziako Udalaren webgunean epaitegiak egindako txostena, eta baita udaleko idazkari kontu-hartzaileak epaitegiari bidalitako alegazioak ere. “Kontuen Epaitegiak alde batera utzi ditu alegazio horiek, baina Udalak egin du erreklamazioa”, dio prentsa oharrak. Epaitegiaren txostena ikusteko www.tvcp.org webgunea bisita daiteke. Udalaren argudioak Ordiziako Udalaren oharrak dioenez, “ohikoa” izaten da Kontuen Epaitegiak auditoriak egitea, eta jarraian beste bi puntu plazaratu ditu. “Ordiziari dagokionez, epaitegiak honako ondorioak atera ditu: Udalak eta erakunde autonomoek ‘beraien ekonomia eta finantza-jarduera arautzen duen lege araudia betetzen’ dutela, eta Udalaren kontu orokorrek, 2007ko abenduaren 31n, arlo garrantzitsuenetan ‘ondarearen eta finantza-egoeraren irudi zuzena’ erakusten dutela”. Bigarren puntuak dio Epaitegiaren behin betiko [...]

Ordiziako Hitza

Andraitz: emaitzak eta datozen partidak

Zingizango.com • Andraitzek asteburuko emaitzak, kronika eta datozen partidak bidali dizkigu bere oharrean: Senior Mutilak • ORDIZIA K.E. 61 – ANDRAITZ K.E. 46 Andraitz Senior Taldeak, larunbatean Ordizian jolastu zuen eta partidu oso txarra egin zuen. Ordiziarrak jaun eta jabe izan ziren, eta legazpiarrak bai erasoan eta defentsan oso ahul ibili ziren, azkenean 15 puntuko aldearekin galdu zuten. Junior Neskak • ANTIGUA LUBERRI 49 – ANDRAITZ K.E. 30 Junior Nesken Taldeak partidu garrantzitsua zuen Antigua Luberriren aurka eta kategoriaz igotzeko partidua irabaztea derrigorrezkoa zen. Talde legazpiarreko kideek oso urduri hasi zioten partidari eta etxekoek oso ondo jolastu zuten. Erraz hartu zituzten mendean legazpiarrak. Kadete Neskak • LANDABERRI 34 – ANDRAITZ K.E. 19 Kadete nesken taldeak Lasarten jolastu zuen Landaberri taldearen aurka eta berriro ere galdu egin zuten. Taldea ondo jolasten ari bada ere, fisikoki ez daude onenean, oso gutxi entrenatzen dutelako, eta partiduetan nabaritzen da hori. Infantil Neskak • LEZEOTARRAK 29 – ANDRAITZ K.E. 60 Infantil nesken taldeak Donostiko Lizeotarrak taldearen aurka jolastu zuen. Bi taldeak partidarik galdu gabe zetozen eta bien artean lehenengo postua zegoen jokoan. Legazpiarrak oso ondo jokatu zuten eta azkenean oso erraz irabazi zuten, eta lehenengo postuan sailkatu ziren. Aste honetan BIKUÑAN hiru partidu jolastuko dira. [...]

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa