2011/4

Euskarazko irakurle taldea gaur elkartuko da zazpigarrenez

Xabier Montoiaren ''Gasteizko hondartzak'' liburua izango dute aztergai, gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Urretxuko liburutegian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ardoa eta gazta oinarri hartuta Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz

Idiazabal gazta eta Guardiako ardoa ardatz hartuta, asteburuan Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez,  herrian horrelako zerbait antolatzen duten lehendabiziko aldia da, eta “uste baino hobeto” joan da dena. “Eguerdi partean herritar dezente irten da kalera eta kanpoko jendea ere ikusi ahal izan dugu. Giro polita sortu da, eta upategietako kideak zein gaztagileak gustura daude izandako salmentekin”. Helburua Idiazabal-Guardia topaketak urtero antolatzea da, “baina egitarau osatuagoarekin, aurtengo programa oinarrizkoa izan baita”, dio Imazek. Larunbatean eman zioten hasiera egitarauari, ardo eta olio dastaketarekin. Ekitaldi mugatua zen eta aldez aurretik izena eman beharra zegoen. Horregatik, 30 lagunek bakarrik parte hartu zuten. Dena den, Imazek esan duenez, beste hainbat lagunek ere agertu zuten interesa, eta datorren urtean berriz antolatzeko asmoa dute. Ardoa eta gazta jateko eta erosteko aukera Igandean tabernetan Guardiako ardoa edateko aukera izan zuten herritarrek zein bisitariek, taberna bakoitzean upategi bateko ardoa. Herriko plazan berriz, hainbat postu zeuden jarrita. Batzuetan ardoa edan eta eros zitekeen, beste batzuetan gazta. Imazek azaldu duenez, hasiera batean olio postuak jartzeko asmoa ere bazegoen. “Azken uneko salmenta bat dela eta, produktu oso gutxirekin geratu dira, eta ezin izan dute etorri. Pena eman digu, olioa erosteko gogoarekin [...]

Estitxu Imaz

Ikasleek ‘JaiBus’ zerbitzua jartzeko eskatu diote Ordiziako Udalari

Joan den ostegunean egin zen Ordizia Barnetik herritarren parte hartzean oinarritzen den gazte heziketa programaren azken bilera Barrena kultur etxean. Oianguren Institutuko 4. DBH-ko ikasle talde batek sei hilabete egin ditu parte hartze prozesu prop...

Ordiziako Hitza

Legazpi VS Brinkola Finlandia saioan

zingizango.com • ETB1eko Finlandia saioan Brinkola eta Legazpiren arteko desapiyua bota zuten larunbatean. Bideoa ikusteko sakatu hemen.

Legazpiko Hitza

Bihar arratsaldean hezitzaileentzako tailerra egingo du Oripavik

Oripavi elkarteak hezitzaileei zuzendutako programako saioa egingo du bihar arratsaldean Legazpin. “Akademikoki hezteko lana” izena eman diote saioari eta 18:00etan hasiko dute kultur etxean.

Legazpiko Hitza

Bihar aurkeztuko dute Inoxcra-Beasain txirrindulari taldea

Hogei txirrindulariz osatutako taldea aurkeztuko du bihar Loinaz Txirrindulari Elkarteak. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Inoxcra-Beasain izenarekin lehiatuko dira aurten, azken urteetan lortutako garaipenak denboraldi hasi berrian ere lortzeko asmoz. Otsaileko azken asteburuan hasi zen errepideko denboraldia, eta ordutik egin diren bost lasterketetatik lau irabazi dituzte. Neguko denboraldia ere emaitza bikainekin amaitu dute. Aurten zazpi txirrindulari aritu dira pistako probetan lehian, eta sei ziklokrosean. Bi kategorietan, Gipuzkoako Txapela lortu dute Inoxcra-ko mutilek. Helburua: txirrindularitza ezagutzea Emaitza bikainak lortu arren, Loinaz Txirrindulari Elkartearen helburu nagusia, gazteek txirrindularitzaren mundua zer den ezagutzea da. Txirririndularia izatea zer den erakutsi nahi diete Goierriko txirrindulariei. Ion Lazkanok zehaztu duenez, “filosofia bat bultzatu nahi dugu. Oraindik denbora asko geratzen zaie txirrindulari profesionalak izan nahi duten edo ez erabakitzeko, baina orain probatzen badute, bidearen erdia eginda dute erabakia hartu aurretik”. Txirrindularitzan dauden gora-beherak ere kontuan hartu behar direla dio Lazkanok, “lesioak, erorikoak, entrenamenduak, janaria, jokaera…”. Horri guztiari ordea, talde lanean egiten diete aurre Inoxcrako mutilek: “Talde oso konpaktoa da eta euren artean oso harreman ona dute. Norberak lasterketa irabazi ezin duela ikusten badu, taldekide batek irabazteko lan egiten dute, eta, hori, oso garrantzitsua da”. Zikloturismoa, bizikletaz gozatzeko beste aukera bat Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariak aurkezteaz gain, [...]

Eskeine Legorburu

Garagardo festako zozketaren irabazlea

Telleriarteko txirrindulari elkarteak eskerrak eman dizkie legazpiko herritarrei aurreko asteburuan ospatu zuten Garagardo ferian izan duten parte hartzeagatik eta portaera zuzenagatik. Era berean, aurten antolatuko dituzten txirrindulari probetan part...

Legazpiko Hitza

Pello Gonzalezek hitzaldia egingo du gaur Beasainen

Pello Gonzalez Ogasun diputatuak, eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko Hamaikabaten hautagaiak, egungo egoera politikoari buruzko hitzaldia egingo du gaur. 19:00etan hasiko da hitzaldia, alderdiak Beasainen duen egoitzan (Andre Mari kalea, 5. Loinaz...

Eskeine Legorburu

Futbol zazpi txapelketa badator Legazpira

Legazpiko Gazteak Kirol elkarteak futbol zazpi txapelketa antolatu du aurten ere. Maiatzaren 21ean hasiko dute, eta izena emateko aukera jada zabalik dago Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan. Apirilaren 28an kenduko dituzte zer...

Legazpiko Hitza

Albisuk Tolosan jokatuko du larunbatean Bigarren Mailako binakako finala

Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak profesionaletako lehen final handia etzi, larunbata,  jokatuko du Tolosako Beotibar frontoian. Promozio Txapelketa edo Bigarren Mailako binakako finala da. Albisurekin Mikel Olaetxea lizartzar aurrelariak osatu...

Aimar Maiz

Uraren gaia itxi du Zaldibiako Udalak, ur zikinen sarea Kontsortzioan sartuta

Zaldibian edateko uraren eta ur zikinen gaiak azken legealdietan sortu duen ika-mika itxitzat eman du Udalak. Otsailean Gipuzkoako Ur Kontsortzioan sartu zen Zaldibia, baina hondakin uren kudeaketarako bakarrik. Ur zikinak biltzea, bideratzea eta Legorretako araztegian garbitzea utzi du Udalak Kontsortzioaren esku. Bien bitartean, edateko urez hornitzeko eskumena Udalak mantenduko du. Sare osoa bukatzeko azken urratsa azken fasean du udalak, eta berehala dira hastekoak Aiestaran-Erreka auzoan hodiak sartzeko lanekin. Falta zen azken eremu hori eginda, herriko etxe «guztiek» ura baldintza egokietan jasoko dute. Udalaren gidaritza 2009ko abenduan hartu zuen Kudeaketa Batzordeak markatu zituen helburuetatik garrantzitsuenetakoa betetzat eman du. «Gure apustu fuertea uraren kontrola guk izatea da, gainera prezio sozial batean. Ur edangarria instalazio nahiko berriekin dugu, eta herritar guztiei ura kondizioetan emateko moduan gara, prezio duinarekin», esan du Ramon Nazabal udalburuak. Edateko uraren gestio guztia Zaldibiako Udalak egingo du, udalerriko baliabide hidrologikoekin eta azpiegiturekin. Aiestaran-Errekan hoditeria sartzeko obrak emanda daude, eta eraikitzailea lanean hastekotan da. Iaz onartutako inbertsioa da hori. Bestetik, ur zikinen tratamendua Ur Kontsortzioak hartu du bere gain. Gaur egungo estolderia erakunde horri eman zaio, eta hark osatu beharko du herriko estolderia kolektore nagusiarekin lotzeko falta den zatia, Arotxaneko udal araztegitik Ordiziako Orkli pareraino. «Obra hori partzuergoaren esku dago [...]

Aimar Maiz

Segurako bolariak nagusi Goierriko Bola Txapelketan

Martzelino Agirrek irabazi du Goierriko bola txapelketa, atzetik Xepeiño osaba eta Antonio anaia dituela. Lehendik landutako uzta jaso. Horixe egin zuten larunbatean Segurako Agirre familiako hiru bolarik, Gabirian. Goierriko 23. Bola Txapelketako azkeneko jardunaldian pronostiko guztiak bete zituzten, eta lehia hasi aurretik sailkapenean zeukaten ordena aldatu gabe eskualdeko bolatako lehiaketan jaun eta jabe direla erakutsi zuten. Martzelino Agirrek jantzi du txapela, bere aurrenekoa lehiaketa horretan. Hurrena Xepeiño Agirre geratu zen, bi puntura. Agirretarren familiako osabak baditu Goierriko «lauzpabost» txapela, eta oraingoan txapeldunorde izan da. Podiuma segurarrek eta senditarrek osatzeko, Antonio Agirrek jaso zuen hirugarrenaren saria. Aukerarik ez zuten utzi azken saioan. Elkarrekiko puntu bakarraren aldearekin iritsi ziren finalera Martzelino, Xepeiño eta Antonio Agirre. Txapeldunak, izenari ohore eginez, tartea handitzea lortu zuen gainera, arerioek baino puntu bat gehiago lortuta. Eguneko tiraldian laugarren egin zuen Martzelino Agirrek, 47 birlarekin. Bina gutxiagora geratu ziren osabaia eta anaia. Gabiriako jardunaldia Antonio Miner ereñotzuarrak irabazi zuen (48), ondoren Patxi Arrondo zeraindarra (47) eta Nikolas Igartzabal gabiriarra (47) sailkatu ziren. Goierriko bola txapelketak eduki dituen jardunaldiak –eta herriak– adina sari eman zituzten txapelketa bukatzeko. Legazpiko Danantzako bolari elkarteak, eta Mutiloa, Segura, Olaberria, Zerain, Gabiria eta Idiazabalgo udalek jarritako sari bana jaso zituzten sailkapen orokorreko aurreneko zazpiek. [...]

Aimar Maiz

Arrantza denboraldia hasi da

Ibaietako, erreketako eta urtegietako arrantza denboraldia hasi da. Igandetik, apirilak 3, arrainak harrapatzeko zaletasuna dutenak ibil daitezke kainaberekin, baimendutako erreketan eta eskatutako agiriak eskuratuta. Uztailaren 31ra arte iraungo du ur kontinentaletako arrantza denboraldiak; Lareo eta Arriaran urtegietan, aldiz, irailaren 30ean bukatuko da sasoia, arrantza barruti gisa izendatuta daudelako. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 10eko aginduan arautu ditu denboraldiaren eta arrantzaleen baldintzak, baita arrantzatzea debekatuta dagoen guneen zerrenda ere (alboko taulan). Hala, astearteetan ezingo da arrantzan ibili, jai eguna ez baldin bada behintzat. Gainontzeko egunetan, berriz, egunak zabaldu baino ordubete lehenago hasi ahalko da, eta eguzkia sartzetik ordubete geroagora arte bukatu. Arrantzale batek amuarrain arrunta eta amuarrain ortzadarra espezieetatik gehienez hiru ale atera ahalko ditu eguneko. Neurriz baliokoa baldin bada ezingo da uretara itzuli, hil gabeko arrantza modalitatea egiten ez bada behintzat. Gehienez bi kainabera erabil ditzake –kainabera da baimendutako tresna bakarra–, eta beti biak eskuetan eduki beharko ditu. Salabardoa ere onartuta dago, baina arrainak uretatik ateratzen laguntzeko bakarrik. Hil gabeko modalitatean nahitaezkoa da, antzueloa kentzerakoan ahalik gutxien kaltetzeko. Amuarraina 22 zentimetrokoa Foru aginduak harrapa daitezkeen arrain espezieak ere zehazten ditu. Erreketakoei dagokienez, amuarrain arrunta (Salmo trutta fario), amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), barboa (Barbus graellsi) eta izokina (Salmo salar) arrantza litezke. Itsasoan [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa