2011/4

Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Asmubek

Asmube emakume elkarteak, sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 12tik 19ra. Ikastaroa Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak emango du, eta Aizkorri elkartean izango da. Ikastaroan parte hartu nahi duenak Asmuben eman behar du i...

Eskeine Legorburu

Ane Labakak irabazi du Osinalde sariko final nagusia

Ane Labaka lasartearra da Gabiriako Osinalde Elkartean egindako 40. Bertsolari Gazteen Osinalde sariko irabazlea. Entzuleen gustuko bertsolaria Endika Igartzabal izan da, eta bertsorik onenaren saria berriz, Odei Barrosok etxeratu du, epaimahaiak hala erabakita. Finalean, Gabiriako Aztiri auzoko Aztiri Elkartean sailkatutako Odei Barroso (Urruña) eta Nekane Zinkunegi (Errezil), Ordiziako Argi Berri Elkartean sailkatutako Adur Gorostidi (Larraitz) eta Endika Igarzabal (Gabiria) eta Idiazabalgo Elizalde Elkartean sailkatutako Ane Labaka (Lasarte) eta Arrate Illaro (Getxo) aritu ziren kantuan, Jokin Muruak emandako gaiei erantzunez. Koplatan aritzeko berriz, Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilari bikote gabiriarraren laguntza izan zuten bertsolariek. Afaltzen 112 lagun izan ziren. Afal ondorenean ireki egin zituzten elkarteko ateak eta beraz, guztira, 160 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Osinalde Elkartean, larunbatean. Adin guztietako jendea izan zen sei gazteen saioa entzun eta txalo zaparradez eskertu zuena. Gabiriakoez gain, inguruko herrietako jendea ere bertaratu zen. Tartean, aurtengo Osinalde sarirako kanporaketetan izan diren bertsolariak edota iaz, finalean izandakoak ikusi ahal izan ziren. Martxoaren 26an eman zioten hasiera 40. Bertsolari Gazteen Osinalde Sariari eta hiru kanporaketen  ondoren eta hemezortzi bertsolariren ahaleginaren ondoren, larunbatean bukatu zen. Datorren urtean beste hemezortzi gazteren lanaz gozatzeko aukera izango du jendeak. Antolatzaileen bilera Behin final nagusia bukatuta dela,  laster  bilera egingo dute [...]

Estitxu Imaz

Argi Berriko Atorrasagatik eta Insaustik irabazi dute elkarte arteko mus txapelketa

Argi Berri elkarteko Mikel Atorrasagasti eta Antonio Insausti bikoak irabazi du Ordiziako elkarteen arteko 32. mus txapelketa, finalean elkarte bereko Aitor Calvillo eta Txomin Garmendiari 3 eta 1 irabazita. Bigarren urtez segidan lortu du Argi Berrik elkarteen arteko txapela, eta aurtengoa ez ohikoa izan da, finalean elkarte bereko mus jokalariak aritu baitira lehian. Ordiziako 10 elkartek hartu dute parte txapelketan, bakoitzak bina bikoterekin. Hauexek dira elkarteak: Altarte, Argi Berri, Jai-Alai, Azari, Boxing, Itxaropena, Goiz Aterpe, Larrun-Arri, Mendizaleak eta Txapel-Gorri.

Ordiziako Hitza

Bana egin dute Beasainek eta Laudiok

Gol bana sartuta amaitu da Beasain eta Laudioren arteko futbol partida. Beasain aurreratu da markagailuan bat eta hutsekoarekin, lehen zatiko 32. minutuan. Andoni Larramendiri egindako penalti baten ondorioz iritsi da gola, eta Larramendi bera izan da ...

Eskeine Legorburu

Haurrentzako jolasekin hasi dute Zegamako I. Gazte Eguna

Bele Gazte gaztelekuko gazteek antolatuta, I. Gazte Eguna ari dira ospatzen Zegaman. Haurrentzako jolasekin eman diote hasiera ospakizunari. Plazan elkartu dira Zegamako umeak, eta aurpegia koloretako margoekin apaindu ondoren, hainbat jolasetan ibili...

Goierriko Hitza

Korrikaren alde, kamara aurrean jarri dira aramarrak

Astean zehar Korrika 17rekin lotutako hainbat ekintza egin dituzte Araman. Asteazken goizean Korrikarekin batera korrika aritu ziren, eta atzo arratsaldean Korrika Txikia egin zuten Aramatik Itsasondora. Gaur goizean berriz, kamararen aurrean jarri dir...

Goierriko Hitza

”Poetry” film korearra gaur zine klubean

Butak 21 zine klub taldeak gaurko proposatzen duen filmak Mija du protagonista. Bere ilobarekin bizi da Mija eta ustekabean, poesia tailer...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hiruk deituta kotxe eta auto karabana egingo dute larunbatean Lasartetik Etxegaratera

Hiru sindikatuak deituta Peajerik ez, lapurretarik ez lelopean kotxeen eta kamioien karabana egingo dute larunbatean, apirilak 13, Lasartetik Etxegaratera. Goizeko bederatzietan irtengo dira Lasarteko Aierru zerbitzugunetik kotxeak eta kamioiak. Goi...

Goierriko Hitza

Uzbekistan eta Kirgistan: harria eta mendia

zingizango.com • Iosu Garaik bere ikusentzunezkoa eskeiniko du gaur, apirilak 15 arratsaldeko 20:00etan Legazpiko Kultur Etxean Honez gain, ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera gehiago izango da gaur: • Urretxun M.A. Otsoa de Alda, Dolomitetako irudi...

Legazpiko Hitza

Ehun lagun inguruk hartuko dute parte Irrintzi dantza taldearen jaialdian

Berritasun gisa, orain artean erabili gabeko musika tresnak eta koreografiak izango dira Irrintziko jaialdian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

I. Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean gaztelekukoek antolatuta

I. Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean (apirilak 16) Bele Gazte gaztelekuko partaideek antolatuta. 16:00etan emango diote hasiera egitarauari. Haurrek hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute lehendabizi. 17:30etan buruhandiak ibiliko d...

Goierriko Hitza

Antzerkia ikusi ahalko da Igartubeitin larunbatean

Igartubeiti baserri museoak antolatzen dituen tailerren barruan, larunbatean, apirilaren 16an antzerkia ikusteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Antzerkia 17:00etatik 18:30era bitartean izango da, doan.

Goierriko Hitza

Bertsolari gazteen gogoko

Bertsolari gazteei bertsotan aritzeko aukera ematen zien txapelketarik ez zegoela eta, hasi ziren duela 40 urte Osinalde bertso sariketa egiten Gabirian. Antolatzaile lanetan besteak beste, Alegi auzoko Joxe Mari Landa eta Gabiriako Eusebio Igartzabal ibili ziren. «Jende askori entzuten genion gazteek irtetzeko aukerarik ez zutela eta beraz, aurrerantzean ez zela bertsolari gazterik izango. Kezka horretatik abiatuta txapelketa antolatzen hastea pentsatu genuen Gabirian» dio Igartzabalek. Zumarragako Galeperra elkartean egiten zuten orduan egungo Osinalde sariketaren antzeko ezaugarriak dituen norgehiagoka bat. Igartzabalek kontatu duenez, zazpi urtetan segidan antolatu zuten lehiaketa hori. «Zortzigarrena antolatzekotan zirela elkarteko batzordean jende erdalduna sartu zen, bertsoak ezer esaten ez dion jendea, eta bertan behera geratu zen». Zumarragako txapelketa antolatzen zuen Luzio Gabiria gabiriarrarengana jo zuten Igartzabalek eta Landak haien ideiaren berri ematera. Sekulako poza hartu zuen hark. «Geroztik bizi zen artean, beti etorri izan zen gaiak jartzen laguntzera edo epaile lanetan aritzera». Lehen lehiaketa 1971an 1971an egin zuten lehendabiziko txapelketa. Erbie elkartean antolatu zuten, baina garai hartan nahiko txikia zen, artean obrarik egin gabe baitzegoen, eta beste guztiak Osinalde elkartean egin dituzte. Ordutik behin bakarrik kale egin dute, 1972an. «Osinalde elkartea egiten ari ginen orduan. Denbora gainera etorri zitzaigun eta jada berandu zela eta, azkenean ez egiteko erabakia [...]

Goierriko Hitza

‘Mea culpa’ liburua aurkeztu du Uxue Apaolazak

2009an Igartza Saria eskuratu zuen Uxue Apaolazak, eta atzo aurkeztu zuen sariketara eramandako proiektuaren azken idatzitik osatu duten liburua: Mea culpa. Hernaniarrak azaldu duenaren arabera, «iraganetik baletorkio bezala, metroan doala argazki bat ikusten du Lurrek egunkari baten azalean. Argazki horrek ondo itxi gabe zituen zauriak irekiko dizkio, eta kulpak sortutako amorruzko erreakzioa izango du». Erru sentimendu horrek eraginda, gaztaroko lagunekin geratuko da protagosnita, banan-banan hiltzeko. Baina pertsona horiek erahilda, Lurrek bere burua hilko duela dio Apaolazak. Gustatzen ez zaionarekiko amorru erreakzio horregatik aukeratu du idazleak hilketaren estruktura, «liburua kulparen inguruan dagoelako osatuta». Apaolazak dio Mea culpa ez dela nobela poliziakoa, baina irakurleari kuriositatea sortzea espero du. Hernaniarraren arabera, «idazlea bera da bere liburuaz hitz egiteko pertsonarik desegokiena». Horregatik, liburuaz hitz egiteko Anjel Errok hartu zuen hitza liburuaren aurkezpenean. Erroren ustez, «Mea culpa mugarri bat izango da, nahiz eta oraindik ez den jendearengana iritsi». «Barne thiller bat» Sei urte igaro dira Apaolazak Umeek gezurra esaten dutenetik liburua argitaratu zuenetik, baina Erroren arabera, atzo aurkeztutako liburua ere, aurrekoa bezala, «min eta amildegi berberetara gerturatzen da, baina bestelako heldutasun batekin». Protagonista hiltzailea dela aurreratu du Errok, «hala sentitzen delako eta bera hala sentiarazi dutenekiko hala izan nahi lukeelako». Horregatik, «hiltzera ausartzen ez den [...]

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa