Ataunen pilota txapelketa herrikoietan izena emateko epea ireki dute
Ataun Kirol Elkarteak XVIII. Kirol Txapelketak abian jarri ditu, neskentzat zein mutilentzat. Pilotan –eskuz, palaz eta frontenisean– eta tenisean aritu ahalko da, bikoteka (tenisean bakarka). Bikoteko batek, gutxienez, ataundarra izan behar du. 14...
Ataun Kirol Elkarteak XVIII. Kirol Txapelketak abian jarri ditu, neskentzat zein mutilentzat. Pilotan –eskuz, palaz eta frontenisean– eta tenisean aritu ahalko da, bikoteka (tenisean bakarka). Bikoteko batek, gutxienez, ataundarra izan behar du. 14 urtetik gorakoentzat da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 20a da, Auzoeta kiroldegira hots eginda (943 18 03 84). Doan da. Txapelketak maiatzaren 23an hasiko dira; partidak astean zehar arratsaldeetan, eta larunbat-igandeetan goizetan jokatuko dituzte. Finalak, berriz, ekainaren 18rako jarri dituzte.