Lazkaomendin jaiak dira bihar eta etzi
San Prudentzio jaien hurrengo asteburuan ohitura denez, Lazkaomendi gainean festak dituzte bihar-etzitan. Gazte mailako 35. Lazkaomendiko proba jokatuko da lehenbizi, 10:00etan irtenda. Txirrindulari jubenilek 80 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 12:...
San Prudentzio jaien hurrengo asteburuan ohitura denez, Lazkaomendi gainean festak dituzte bihar-etzitan. Gazte mailako 35. Lazkaomendiko proba jokatuko da lehenbizi, 10:00etan irtenda.
Txirrindulari jubenilek 80 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 12:00ak pasatxoan Lazkaomendin bukatu aurretik. Lazkaon irtenda, Alegiaraino bi joan-etorri egingo dituzte. Hirugarren biran Ihurreraino joan, eta itzulera Olaberria gaindituta egingo dute. Handik gora, Lazkaomendi dute.
Kirol probaren ondotik, arratsaldean segiko du festak, bihar. 16:30ean haurrentzat Patxin eta Potxin pailazoak daude. 18:30ean Imuntzo eta Beloki trikitilariak. Auzo afariak eta ondorengo erromeriak osatuko dute lehen festa.
Igandean goizetik ekingo diote. 11:00etan meza San Joan Ante Portam Latinam ermitan da. Lazkaotik oinez joan nahi duenak 08:30ean du taldean igotzeko irteera. 11:30ean haur jolasak, Lazkaotxiki eskolako musikariak eta Oin Aringo dantzariak daude; bertsotan Muñorkota eta Zeberio.
Arratsaldean, 17:30ean, herri kirol ikuskizuna prestatu dute. Aizkoran Azurmendi-Atutxa II.a bikoa batetik, eta Arrospide-Mugertza II.a bestetik ariko dira. Harri jasotzen Iñaki eta Inaxio Perurena, eta aurkezle Gabisola.
19:00etan erromeria joko dute Ansorregik eta Larrañagak.