Markel Olano: “Ideiak eta proiektuak proposatuz lanari ekin behar zaio”
EAJ alderdiak hauteskundeetara begirko ekitaldi bat burutu du gaur goizean Legazpin. Bertan esan dutenez, “sozialistak hankaz gora jartzen ari dira urtetan abertzaleok eraiki dugun herri eredua”. Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia den Markel Olanok “positibotzat” jo du Auzitegi Konstituzionalak Bilduk datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzearen alde hartu duen erabakia. “Espero dut herri honetan demokraziaren aurka egin diren erasoen garaia gainditu izana eta aukera politiko guztiak gure herriaren aldeko eztabaida eraikitzailera zabaltzea. Albiste ona da eta orain lana egitea dagokigu, ideia eta proiektuekin, Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko” esan du Olanok. Legazpiko udalerako EAJko hautagaia den Javier Iraetarekin batera egin du gaur kanpaina ekitaldia. Hautagaiak esan duenez, “gaurko eguna egun handia da gure herriaren bake eta normalizaziora bidean. Lehen mehatxupean edo legez kanpo zauden pertsonak bozka eman ahal izango dute datorren maiatzaren 22an eta horrek posible egingo digu benetako eztabaida egitea, hau da, gizarteak berak izatea paper nagusia eta ez politikoek”. Aldi berean, “gure herri eta hirietako bizi kalitatea hobetzeko bakoitzak dituzten ekarpen eta proiektu inguruan” eztabaidatu nahi luketela azaldu du. Olanok adierazi duenez, “ibil gaitezen argi PSE-EEk eta PPk abertzaletasuna erakundeetatik kanporatzeko helburua zutik dutelako”. “Behin” egin zutela gogoratu du eta “gainontzeko erakundeetara zabaltzea ekidin” behar dela ere esan du, [...]
EAJ alderdiak hauteskundeetara begirko ekitaldi bat burutu du gaur goizean Legazpin. Bertan esan dutenez, “sozialistak hankaz gora jartzen ari dira urtetan abertzaleok eraiki dugun herri eredua”.
Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia den Markel Olanok “positibotzat” jo du Auzitegi Konstituzionalak Bilduk datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzearen alde hartu duen erabakia. “Espero dut herri honetan demokraziaren aurka egin diren erasoen garaia gainditu izana eta aukera politiko guztiak gure herriaren aldeko eztabaida eraikitzailera zabaltzea. Albiste ona da eta orain lana egitea dagokigu, ideia eta proiektuekin, Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko” esan du Olanok.
Legazpiko udalerako EAJko hautagaia den Javier Iraetarekin batera egin du gaur kanpaina ekitaldia. Hautagaiak esan duenez, “gaurko eguna egun handia da gure herriaren bake eta normalizaziora bidean. Lehen mehatxupean edo legez kanpo zauden pertsonak bozka eman ahal izango dute datorren maiatzaren 22an eta horrek posible egingo digu benetako eztabaida egitea, hau da, gizarteak berak izatea paper nagusia eta ez politikoek”. Aldi berean, “gure herri eta hirietako bizi kalitatea hobetzeko bakoitzak dituzten ekarpen eta proiektu inguruan” eztabaidatu nahi luketela azaldu du.
Olanok adierazi duenez, “ibil gaitezen argi PSE-EEk eta PPk abertzaletasuna erakundeetatik kanporatzeko helburua zutik dutelako”. “Behin” egin zutela gogoratu du eta “gainontzeko erakundeetara zabaltzea ekidin” behar dela ere esan du, “azken batean PSE-PP frontea gizartearen gehiengoaren aurka doan zentzugabeko akordio bat” dela azpimarratuz. Akordio honek “abertzaletasuna kanporatzea besterik nahi ez duela” ere azaldu du.
“Erreakzionatu eta erantzun” egin behar dela esan du eta EAj-PNV dela “hori eragozteko eta gure nortasun propioaren defentsa eta gure erakundeen kudeaketa arduratsu eta eraginkorra mantentzeko alternatiba baliagarria” ere argitu du.
Egun gizartean duen kezka nagusia “krisiarena” dela esan du eta egoera horren aurrean “kementsu erantzun behar” dela. Gipuzkoan alderdi sozialistako ordezkariek kudeatzen dituzten udalen egoera ekonomikoa “benetan penagarria eta kezkagarria” bezala definitu dute. Udalak “Zapaterok eta Lopezek daramaten arduragabeko eta arriskutsua den eredu ekonomikoaren jarraitzaile hutsak izan direla” ere esan du.
Azkenik, Olanok “hainbeste urtetan Euskadin eraikitako eredu sozio-ekonomikoa, ongizate maila garrantzitsua, bidezkoa eta solidarioa eman digunak, hankaz gora jartzen ari direla” salatu du.
Legazpiri dagokionez, “erronka handiak” dituela esan dute “besteak beste, barne eta kanpo azpiegiturak garatu beharra, eta garapen ekonomiko eta industriala. Ez dugu dudarik; historian zehar izan den bezala, industrian dago gure etorkizuna” esan dute. Legazpi Gipuzkoako lurraldean, geografiko ondo kokatuta dagoela esan eta kokapen honek eskaintzen dituen aukerak ongi aztertu eta “kudeatzen asmatu behar” dutela adierazi dute.