2011/5/19

Zumalakarregi museoak bihar ‘Museoari bira 80 minututan’ gynkana antolatu du

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Zumalakarregi museoak biharko (maiatzak 20) Museoari bira 80 minututan gynkana antolatu du haurrentzat. Gynkana jokoari 16:30ean emango diote hasiera. Museoaren kanpoan 360 graduko borobila irudikatuko dute, eta Ormaiztegiko zortzi txoko 1873. urtean Julio Vernek argitaratutako nobela famatuan, Phileas Fogg esploratzaileak ezagututako hiri bihurtuko dituzte. Ondoren, haurrak bi talde handitan banatuko dituzte. Modu horretan jakin ahal izango dute partaideek, beraien bidaia zein norabideetan egin behar duten. Bidaiari guztien abiapuntua zein helmuga Londres izango da. Hiriz-hiri, frogaz-froga Hiri horietako bakoitzean bina froga osatu beharko dituzte umeek, eta horretarako,  80 minutu izango dituzte guztira. Museoen Nazioarteko Kontseiluaren aurtengo leloak dioen bezala, imaginazioa eta sormena erabili beharko dituzte probak gainditu ahal izateko. Denbora eta kokapena kontrolatu ahal izateko berriz, talde bakoitzari kronometroa eta iparrorratza emango dizkiote. Museoaren ordezkariek jakitera eman dutenez, joku horren bidez XIX. mendeko bidaiari esploratzaile bihurtuko dira umeak. “80 minututan Phileas Foggek bere bidaian zehar izandako gora-beherei eta ezagututako leku liluragarriei buruzko frogak gainditu beharko dituzte, hiri batetik bestera bidaiatuz”. Gynkanaren bukaeran, urtero bezala, parte hartzaile guztiek sari berezia jasoko dute. Beste zenbait ekintza Gynkanaz gain, beste zenbait ekintza ere antolatu ditu Zumalakarregi museoak Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Asteburuan, larunbatean zein igandean ate irekien jarduna ospatuko du [...]

Goierriko Hitza

Monica Aguilera ultratrail korrikalaria, Ehunmiliaken ibilbidea ezagutzera etorriko da asteburuan

Monica Aguilera korrikalaria, asteburuan Beasainen izango dela jakinarazi dute Ehunmiliak probako arduradunek. Ultratrail munduan lehen mailako korrikalaria da Aguilera. Salomon Santiveri nazioarte mailako taldeko partaidea da kataluinarra, eta Trail aldizkariko erredaktore buru. Ehunmiliak probako ibilbidea aztertzera eta eskualdea ezagutzera dator Aguilera. Bihar iritsiko da Beasainera, eta ingadera arte egongo dela esan dute antolatzaileek. Monica Aguilerak kirol arloan izan duen ibilbidea ezagutzeko, kirolariak duen webgunearen berri ere eman dute Ehunmiliakoek: www.monicaaguilera.com. 5. eta 6. etapak asteburuan Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, asteburuan egingo dituzte Ehunmiliak probako ibilbideko beste bi zati. Larunbatean, bosgarren etapa egingo dute, eta seigarrena igandean. Bi etapetan, Larraiztik Otzaurtera arteko tartea egingo dute. Larunbatean, Larraitzen hasiko dute ibilaldia eta Txindokira igoko dira lehenik. Handik Egurral lepora jaitsiko dira Ganboko gailurrerako bideari ekiteko. Handik Lareoko urtegiaren inguruetara jarraituko dute oinez, Lizarraustiko mendateraino. Guztira larunbatean, 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekutik irtengo dira etzi mendizaleak 07:15ean. Itzulera 15:30ak ingururako izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Igandean, Lizarraustitik Otzaurtera Igandean egingo dute Ehunmiliak ibilbideko seigarren etapa, Lizarrausti eta Otzaurte artekoa. 19 kilometroko ibilbidea da, eta modu bortitzean hasten dela diote Arrastakakoek. Lizarrausti-Etxegarate mendatean hasiko dute txangoa, kilometro bateko luzeera duen aldapa gogorrarekin. 15 kilometroko pagadia zeharkatuko duten ondoren, Nafarroarekiko mugekin bat [...]

Eskeine Legorburu

El Salvador auzoko jaiak izango dira asteburuan

Gaur gauean hasita igandera arte luzatuko dira jaiak; lau eguneko egitarauan lehiaketak, dantza saioak, bazkari herrikoiak eta haurrentzako ekintzak izango dira, besteak...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkarlanaren aldeko aldarria, oinarrian

Gabiriarrek zazpi zinegotzi aukeratuko dituzte maiatzaren 22an (horietako bat gero alkate izendatuko dute). Hiru taldek aurkeztu dituzte hautagaitzak Gabirian. Horietatik bi herritarrek osatutakoak dira: Auzo Artea eta Gabiria Aurrera. Hirugarrena PPk osatu du. Auzo Arteak herri parte hartzailea nahi du. «Udalari herria dinamizatzea eta herritarrei ateak irekitzea dagokio, ez ixtea». Herri programa atera aurretik, inkesta egin du herrian, eta bertan bildutako iritziak kontutan hartuta osatu du proposamena. Auzo Artearen hitzetan «emaitzak aztertu ondoren ikusi dugu Udalak arreta maila handiena herriguneari ematen diola». Horregatik, auzoei arreta maila handiagoa eskaintzea da helburua. Gabiriako gehiengo zabala baserritarra denez, beraien kezkei eta proposamenei buruz hitz egiteko «talde sendo» bat osatu nahiko luke Auzo Arteak. Herrigunean ere badaude hobetu beharreko guneak, esaterako jolas parkea. «Herritarrak herrian geratzeak sortzen duen giroa kontutan hartuta», gabiriarrei etxebizitza bat eskura dezaten laguntza eman behar zaie, bere iritziz. Horretarako, alokairu merkeak bultzatzea, etxebizitza ahalik eta modurik egokienean lortzea, etxe eta baserri hutsen zentsoa egitea eta horrek sortu ditzakeen aukerak aztertzea planteatzen du. Kulturan, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu behar direla dio, eta kultur etxea herritar guztiei ireki behar zaiela «denok baitaukagu berau erabiltzeko eskubidea». Jubilatuentzat txoko baten beharra aldarrikatzen du Auzo Arteak. Bestalde, Auzo Arteak dio azken urteetan herrian, [...]

Goierriko Hitza

Liburu trukerako gunea

Urretxuko KZ gunea ‘book crossing’-a egiteko gunea ireki duen lehena da Euskal Autonomia Erkidegoan

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ormaiztegiko hiru talde lehian

Ormaiztegin bost talde politikok aurkeztu dituzte hautagaitzak. Horietatik hiru dira herritarrek osatutakoak: Bildu, Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean (Orbel) eta Ormaiztegiko Herri Taldea (OHT). Bilduk dio egungo Udalak 408 etxebizitzako «proiektu zentzugabe» bat gelditu eta belaunaldi ezberdinek «probestu ahalko duten» proiektu berria garatu duela, Antonenen. Etxe tasatuen eraikuntzari hasiera emateko prest dago, beraz. «Etxebizitzak eraikitzeaz gain, proiektu horri esker eguneko zentroa, medikuetxea eta zaharren egoitza gune berean egongo dira». Bilduk azken lau urte hauetan udalak eraman duen ingurumen politikarekin jarraitu nahi du, «interes ekonomikoei erantzuten dieten» hondakin enpresa desberdinei aurre eginez. Beraien inguruko erreka eta mendietan ematen diren isurketak kontrolatuko ditu, eta hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko du herrian. Bilduren ustez, Udalak kultur dinamika aktiboa bultzatu behar du. Ongizatean, premian daudenei diru-laguntzen eta babes-sozialaren «informazio zehatza eta eguneratua» emango die, eta adineko pertsonen esku hartzea bultzatuko du hainbat proiektutan. Zerbitzuetan, frontoia berritzeko Udalean egina dagoen proiektua garatzeko asmoa du, eta erabilera anitzeko eraikuntza baten premia ere ikusten du. Orbel Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean lotura politikorik gabeko eta pentsaera anitzeko herritar talde batek osatzen du. Herritik eta herrirako lan egin nahi du. Herritarren parte hartzea areagotzeko, azken urteetan garatu dituzten ekimenekin jarraituko du. Kultura Sailaren dinamizazioa bultzatuko du, herriko eragileen eta elkarteen [...]

Goierriko Hitza

Gorbeako parke naturala bisitatzeko irteera egingo du Goierrik

Maiatza amaitzeko, Arabako eta Bizkaiko parke natural ikusgarrienetakora ibilbidea antolatu du Goierrik. Maiatzaren 29an izango da eta jada, izena emateko epea...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa