Ehunka lagunek bat egin dute autodeterminazioaren aldeko mosaiko erraldoiarekin

Nazioen Mundua ekimenak antolatutako ‘Gero eta argiago’  jaialdian ehunka lagun elkartu dira autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapenaLarraiztik  mundura zabaltzeko. Herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen eta gizarteratzen urteak daramatzan ekimenak erronka koloretsua egin du ehundaka lagunek osatutako mosaikoarekin. Goizeko 10:30etan hasi da jaialdia Larraitzeko zelai handi batean. Herritar soilak protagonista dituen eta elkarlanean osatu den mosaiko erraldoia egin da hainbat irudi ezberdin sortuta. Antolatzaileek gutxienez bi mila lagun elkartzea espero zuten eta emaitza ikusirik, aurreikuspenak bete direla adierazi dute. Bazkal aurretik festa giroa izan da taberna, pintxo eta musikariekin. Eguerdiko 14:30etan herri bazkarian, jai giroan, elkartzekoak ziren  Abaltzisketako pilotalekuan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa