Loinazpeko ikasleek eta Eneko Botanak irabazi dute film laburren lehiaketa

Beasaingo Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren aitzakian, txiki geratu zen Bideluze plaza ostiral gauean. Plaza gainezka zela egin zuten sari banaketa. Gazteen mailan Loinazpeko ikasleek egindako lanak izan ziren epaimahikoen gustukoenak, lehe...

Beasaingo Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren aitzakian, txiki geratu zen Bideluze plaza ostiral gauean. Plaza gainezka zela egin zuten sari banaketa. Gazteen mailan Loinazpeko ikasleek egindako lanak izan ziren epaimahikoen gustukoenak, lehen hiru sariak beraiek eskuratu baitzituzten Mundua kolore, Oroitzapen Nahasiak eta Allau al da apopiloa lanekin.  Ikusleei, La Salle ikastetxeko ikasleek egindako A zer parea lana gustatu zitzaien gehien, eta haiek jaso zuten ikusleen saria.

Helduen mailan Eneko Botanak jaso zuen sari nagusia, La puisansee d’temps lanarekin. Bigarren saria Leire Villarentzat izan zen, Ikusi-makusi pelikularengatik, eta hirugarrena eta ikusleen saria Alex Silvarentzat, Eta amama? lanarengatik.

Hurrengo urtean berriz

Antolatzaileek azaldu dutenez, «arrakasta handia» izan du lehiaketak aurten, eta babesleak ere oso gustura geratu dira: «Ez dugu zehatz kontatu, baina, 400 ikusle inguru elkartuko ziren sari banaketa ikustera». Hala, hurrengo urtean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute.
Momentuz, aurten lehiaketara aurkeztu dituzten hainbat lan, lehiaketako  webgunean jarriko dituzte ikusgai, jendeak ideiak hartu eta hurrengo urterako pelikulak prestatzen hasteko.

Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa Film Laburren Lehiaketa
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa