Ampo Ordiziak elastiko berriak aurkeztu ditu Garagardo Ferian

Ordizia Rugby Elkartearen aldeko garagardo feria egin dute asteburuan. Egun horietako giroak lagunduta, jende ugari bildu da, garagardoa edan eta otorduren bat egiteko aitzakiarekin. Feriarekin batera, Ordizia Rugby elkarteak hainbat ekitaldi egin ditu...

Ordizia Rugby Elkartearen aldeko garagardo feria egin dute asteburuan. Egun horietako giroak lagunduta, jende ugari bildu da, garagardoa edan eta otorduren bat egiteko aitzakiarekin.
Feriarekin batera, Ordizia Rugby elkarteak hainbat ekitaldi egin ditu asteburuan. Hala, ostiralean, denboraldi berrirako kamixetak aurkeztu zituen taldeak. Astore etxeak egindakoa da eta Ampo da babesle nagusia. Harekin batera, Kutxaren eta Irizarren logoak ere izango ditu. Bestalde, gazte mailako taldeak babesten dituen Garabi enpresa ere omendu zuten, ematen duen laguntza eskertzeko.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa