Jon Aranburu
“Aldizkarietan prentsa arrosakoak edo kotileokoak saltzen dira gehien”
Loteriaren baten saria ematen denean, saltzaileari zerbait egokitzen al zaio?
Ez. Normalean eskerrak eman eta kitto.
Krisi denboran jendeak gehiago jokatzen al du?
Antzeko. Jendeak horrela uste du baina ez da horrela.
Zein jokutan jokatzen du gehien jendeak?
Primitiva eta Euromillon.
Zein egunetan saltzen da egunkaririk gehien?
Igandetan. Dena den, asko jaitsi da. Ez dakit krisiagatik den, konpetentziagatik den… Ia erdira jaitsi da.
Internetak gaurkotasuna kendu al dio egunkariari?
Jendeari entzuten diot bai, egunkariak interneten irakurtzen dituela.
Zein motatako aldizkariak saltzen dira gehien?
Kotileokoak. Gehiena saltzen dena Pronto da.
Egunean zenbat egunkari irakurtzen dituzu?
Lanean, bistadizo bat denei ematen diet baina etxean, egunkari bat edo bi irakurtzen ditut, denboraren arabera.
Zein titular irakurtzea gustatuko litzaizuke?
Euskal Herriko gatazka konpondu dela.
Zaletasun bat:
Mendira joatea.
Mendi bat:
Aizkorri.
Janari edo plater bat:
Xerra edo txuleta on bat patatekin.
Edari bat:
Garagardoa.
Mozorro bat:
Urtero ezberdina aukeratzen dugu Beasaingo festetarako. Hurrengo urtekoa ere pentsatuta daukagu.
Festarik gustokoenak?
Beasaingo festak eta sanferminak.
Sanferminak egunez ala gauez?
Orain egunez joaten naiz, lanagatik; lehen gauez.