Ez dituzte onartu gobernu taldeak proposatutako udal batzordeak

Datozen lau urteetan udala kudeatzeko Bilduk eta Aralarrek proposatutako udal batzordeak ez onartzea erabaki zuten atzo egin zen osoko bilkuran. Gobernu taldeak orain arteko hainbat batzorde zatitu, berriak sortu eta beste batzuk kentzeko proposamena egin zuen, baina gainerako taldeek ez zituzten begi onez ikusi hainbat proposamen. Orain arte hamar batzordetan zatituta zegoen Beasaingo Udala: Ogasuna eta Ondarea, Gobernazioa, Hirigintza, Euskara eta Kultura, Gazteria eta Kirola, Zerbitzuak eta Landa Ingurunea, Ongizatea, Ingurugiroa, eta Igartzako eta Arana kalea birgaitzeko batzorde bereziak. Bilduk  ordea, Euskara eta Kultura batzordeak bereizteko proposamena egin zuen, eta Igartzako eta Arana kaleko batzordeak kentzea. Bi proposamen horiek izan ziren gainerako alderdiek proposamen orokorra ez onartzeko arrazoi nagusia. Gobernu taldeak egindako proposamenaren ondoren, Hamaikabat alderdiko Josi Insaustik hartu zuen hitza, eta batzordeak osatzeko beste proposamen bat egin zuen, Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin mantentzen dituena. Insaustiren ustez, bi batzorde hauek eginkizun asko dituzte, eta “Bilduren haustura proposamenak ez dio mesede handirik egingo orain arte bi sailetako teknikariek egin duten batze prozesuari”. Kultura eta Merkataritza bereiztuta Hamaikabateko zinegotziaren arabera gainera, Kultura batzordeari Turismoa eta Merkataritza gehitzeko Bilduk egindako proposamena ere ez da egokia: “Bi konpetentzi berri horiek lan zama gehiago emango diote Kulturari, eta horrek ez dio onik egingo”. Hasi [...]

Datozen lau urteetan udala kudeatzeko Bilduk eta Aralarrek proposatutako udal batzordeak ez onartzea erabaki zuten atzo egin zen osoko bilkuran. Gobernu taldeak orain arteko hainbat batzorde zatitu, berriak sortu eta beste batzuk kentzeko proposamena egin zuen, baina gainerako taldeek ez zituzten begi onez ikusi hainbat proposamen.

Orain arte hamar batzordetan zatituta zegoen Beasaingo Udala: Ogasuna eta Ondarea, Gobernazioa, Hirigintza, Euskara eta Kultura, Gazteria eta Kirola, Zerbitzuak eta Landa Ingurunea, Ongizatea, Ingurugiroa, eta Igartzako eta Arana kalea birgaitzeko batzorde bereziak. Bilduk  ordea, Euskara eta Kultura batzordeak bereizteko proposamena egin zuen, eta Igartzako eta Arana kaleko batzordeak kentzea. Bi proposamen horiek izan ziren gainerako alderdiek proposamen orokorra ez onartzeko arrazoi nagusia.

Gobernu taldeak egindako proposamenaren ondoren, Hamaikabat alderdiko Josi Insaustik hartu zuen hitza, eta batzordeak osatzeko beste proposamen bat egin zuen, Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin mantentzen dituena. Insaustiren ustez, bi batzorde hauek eginkizun asko dituzte, eta “Bilduren haustura proposamenak ez dio mesede handirik egingo orain arte bi sailetako teknikariek egin duten batze prozesuari”.

Kultura eta Merkataritza bereiztuta

Hamaikabateko zinegotziaren arabera gainera, Kultura batzordeari Turismoa eta Merkataritza gehitzeko Bilduk egindako proposamena ere ez da egokia: “Bi konpetentzi berri horiek lan zama gehiago emango diote Kulturari, eta horrek ez dio onik egingo”. Hasi berria den legealdirako, Beasainen hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi guztiek proposatu zuten merkataritza bultzatzeko udalak lan berezia egitea, eta horri lotuta, Kultura eta merkataritza elkarrekin lotzeko ideia “merkataritzaren sustapenerako kaltegarria” izan daitekeela uste du Insaustik. Hala, honakoa izan zen Hamaikabatek batzordeak sortzeko egin zuen proposamena: Kultura eta Euskara batzordeek elkarrekin jarraitzea eta biekin bat egitea, Turismoa eta Merkataritza izeneko batzorde berria sortzea eta gainerako batzordeak Bilduk proposatu bezala mantentzea.

EAJ-k bat egin zuen Insaustik egindako proposamenarekin, baina orain arte bezala, Igartzako eta Arana kaleko batzorde bereziak mantentzeko proposamena egin zuen. Aitor Aldasorok azaldu zuenez, “bi batzorde horiek oraindik garrantzitsuak izan daitezke, inguru horietan oraindik ere asko dagoelako egiteko”.

Hamaikabatek onartu egin zuen EAJren proposamena, eta berdina egin zuten PSE-EEko zinegotziek eta PPkoak. Bozketaren ondoren beraz, eta Gobernu taldearen proposamena bertan behera geratu zen, eta orain proposamen berria egin beharko dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa