2011/7/8

Dena prest dago Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetarako

Eguerdian egin dute aurtengo Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proben aurkezpena. Datorren asteburuan dira bi probak, ostiraleran hasi eta igandera arte, eta dagoeneko dena prest dago 430 korrikalari ingururi ongietorria egiteko. Mikel Valdivielso Ehunmiliak probako buruak eman ditu bi probei buruzko xehetasunak:  ”Aurten ere bi proba eskainiko ditugu, bat Ehunmiliak proba, 188 kilometro eta 11.000 metroko desnibel positibo metatuak dituena, Europa mailan eta Mundu mailan gogorrenetarikoa bezala sailkatuko genukeena, eta bestetik, motzagoa baina oso gogorra dena, Goierriko Bi Handiak”. Aurten ere bi probak Gipuzkoako “altxorretatik barrena” igaroko dira, Aizkorri-Aratz eta Aralargo parte naturaletatik barrena. Aurten berrikuntzak Valdibielsok jakinarazi duenez, aurten hainbat hobekuntza izango ditu probak komunikazio eta kronometraje alorretan.  Aurten, komunikazio sistema berri bat erabiliko dutela aurreratu du antolatzaileak, “uste genuelako antolatzaileek lasterketaren nondik-norakoak une oro jakin behar genituela”. Jendeari informazio zehatza eta zabala emateko ere erabiliko dute sistema berria. “Iaz pixka bat hanka-motz geratu ginen senitartekoei, jarraitzaileei, kaleko jendeari… lasterketaren berri ematerakoan, eta aurten guzti hori kontrolpean edukiko dugu”, argitu du Valdibielsok. Parte hartzaileen denborak neurtzeko kronometraje sistema berri batekin neurtuko dituzte aurten, eta anoa-postuetako denbora guztiak berehala Ehunmiliaken webgunean jarriko dituzte. Hala, “edozein pertsonak jakin ahalko ditu korrikalari guztien pasoko denborak”. Valdibielsoren ustez, sistema honekin informazio asko zabaldu [...]

Eskeine Legorburu

Ez dituzte onartu gobernu taldeak proposatutako udal batzordeak

Datozen lau urteetan udala kudeatzeko Bilduk eta Aralarrek proposatutako udal batzordeak ez onartzea erabaki zuten atzo egin zen osoko bilkuran. Gobernu taldeak orain arteko hainbat batzorde zatitu, berriak sortu eta beste batzuk kentzeko proposamena egin zuen, baina gainerako taldeek ez zituzten begi onez ikusi hainbat proposamen. Orain arte hamar batzordetan zatituta zegoen Beasaingo Udala: Ogasuna eta Ondarea, Gobernazioa, Hirigintza, Euskara eta Kultura, Gazteria eta Kirola, Zerbitzuak eta Landa Ingurunea, Ongizatea, Ingurugiroa, eta Igartzako eta Arana kalea birgaitzeko batzorde bereziak. Bilduk  ordea, Euskara eta Kultura batzordeak bereizteko proposamena egin zuen, eta Igartzako eta Arana kaleko batzordeak kentzea. Bi proposamen horiek izan ziren gainerako alderdiek proposamen orokorra ez onartzeko arrazoi nagusia. Gobernu taldeak egindako proposamenaren ondoren, Hamaikabat alderdiko Josi Insaustik hartu zuen hitza, eta batzordeak osatzeko beste proposamen bat egin zuen, Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin mantentzen dituena. Insaustiren ustez, bi batzorde hauek eginkizun asko dituzte, eta “Bilduren haustura proposamenak ez dio mesede handirik egingo orain arte bi sailetako teknikariek egin duten batze prozesuari”. Kultura eta Merkataritza bereiztuta Hamaikabateko zinegotziaren arabera gainera, Kultura batzordeari Turismoa eta Merkataritza gehitzeko Bilduk egindako proposamena ere ez da egokia: “Bi konpetentzi berri horiek lan zama gehiago emango diote Kulturari, eta horrek ez dio onik egingo”. Hasi [...]

Eskeine Legorburu

San Kristobal auzoko jaia ospatuko dute igandean

Autobus zerbitzua jarriko du Udalak, eta elizatik abiatuko da autobusa 10:15ean San Kristobalera joateko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Esklerosiari aurre egiteko ‘Busti Zaitez’ kanpaina badator Goierrira

Esklerosi anizkoitza duten gaixoei elkartasuna adierazi eta gaitz horren inguruko sentsibilizazioa lantzeko sortu zen Busti Zaitez kanpaina. Esklerosi Anizkoitza Fundazioak eta ADEMGI elkarteak antolatzen dute ekimena, eta Euskal Herriko 78 herritan bat egiten dute kanpainarekin. Horien artean daude Ordizia eta Urretxu. Igande honetan eta datorren astean, gaitza gizarteratzeko eta laguntza biltzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte bi herri horietan. Ordizian duela lau urte hasi ziren Busti Zaitez kanpaina antolatzen. Bertan, udalak, kiroldegiak eta Nagusilan eta Kimez elkarteek parte hartzen dute. Bai udal igerilekuan eta baita ferian ere, informazioa emateko postua jarriko dute. Horrez gain, igande honetarako, «esklerosiagatik bustitzeko» deia egin diete herritarrei. Igerilekuan bildu eta uretara salto egingo dute; gero, denen artean egindako metroak zenbatuko dituzte. Ekimen honetan parte hartzen dutenei, diploma bana emango diete. Bestalde, datorren asteazkenean, hilak 13, Ordiziako ferian ere postua jarriko dute. Bertan, gaitzaren inguruko informazioa emateaz gain, elkartea diruz laguntzeko aukera izango da. Gainera, Kukuxumuxu etxeak Busti Zaitez lemarekin egindako elastikoak, txapelak, giltzarrapoak eta bestelako materiala salduko dute, dirua biltzeko. Urretxun ere, uretara Urretxun ere, esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa emateko eta materiala saltzeko postua jarriko dute asteburuan. Aterpe jubilatu elkarteko boluntarioak ariko dira lan horretan. Bihar, larunbata, Areizaga-Kalebarren plazan egongo dira, 11:00etatik 14:00etara. Igandean berriz, Urretxuko [...]

Arkaitz Apalategi

Zumarragako lasterketa herrikoiak 200 bat korrikalari bilduko ditu

Antolatzaileek esan dutenez lasterketan parte hartuko dute Walid Ouaalit, Husaain Kaanache eta Marisol Ramosek; gainontzean gaztetxoen mailan ere egingo da lasterketa igandean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Koadrillen eguna dela eta, bilera egingo dute 13an

Ordiziako Santa Ana jaietan egiten duten koadrillen eguna antolatzeko, bilera baterako deia egin diete herriko lagun talde guztiei. Asteazkenean bilduko dira, 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Bilera horretarako, koadrilla bakoitzeko partaide kopuruare...

Ordiziako Hitza

Esklerosiari aurre egiteko ”Busti Zaitez” kanpaina badator Urretxura

Bihar eta igandean gaixotasuna ezagutzera emateko eta laguntza eskatzeko ekintzak egingo dituzte; larunbatean informazio mahaiak jarriko dira eta igandean uretara salto egingo...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sanjoanen eta santaisabelen ondotik, gaur hasiko dira Geltokietako jaiak

Bertso afaria, herri kirolak eta asto karrera izango dira, besteak beste, jaietako egitarauaren baitan; Joselu anaiak, Trikizio eta herriko talde bat...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa