Helikoptero batek istripua izan zuen atzo Legazpin
Osakidetzako helikoptero batek istripua izan zuen atzo Legazpin. Bihotzekoa izan zuen pertsona bat jasotzera joan zenean gertatu zen istripua eta ibilgailuko lau bideiarietatik bat ere ez zen zauritua suertatu. Atzoko eguerdiko ordubata igarota gertatu...
Osakidetzako helikoptero batek istripua izan zuen atzo Legazpin. Bihotzekoa izan zuen pertsona bat jasotzera joan zenean gertatu zen istripua eta ibilgailuko lau bideiarietatik bat ere ez zen zauritua suertatu.
Atzoko eguerdiko ordubata igarota gertatu zen ezbeharra. Helikopteroa futbol zelaian lur hartu behar zuen, Iberdrolako elektrizitate kableekin lotu zenean. hauek futbol zelaitik kilometro gutxira zeuden. Airean hainbat maniobra egin ondoren, gidariak kableetatik urruntzea lortu zuen eta aparailuaren kontrola berreskuratu zuen. Denbora gutxira futbol zelaian lur hartu zuen. Istripuaren ondorioz, helikopteroak ate bat eta ezker aleta egonkortzailea galdu zituen, elikopteroaairean zela galdu zituenak. Mirandaola bideko industria ingurura erori ziren biak.
Bihotzekoa izan zuen pertsona, errepidez eraman zuten Donostiako ospitalera.













