Alegiarrak Madalena jaietan murgilduko dira bihar eta etzi

Itsasoko Alegian Madalena jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Alegiko auzotarrek gustu  guztietarako jai egitarua osatu dute Ezkio Itsasoko, Gabiriako eta Ormaiztgiko Udalen eta hainbat enpresaren laguntzarekin. Ostiralean, Madalena egunez, Meza Nagusia egingo da eguerdiko 12:00etan. Meza ondoren Gabiriako Goruntz  Dantza Taldearen dantza saioa eta hamaiketakoa izango dira  auzotarrentzat. Hamabi sagardotegi Arratsaldean sagardo festa egingo dute 19:30etik aurrera. Bertan 12 sagardotegitako sagardoa dastatazeko aukera izango da. Sagardoa Hernani eta Astigarragako  sagardotegietatik ekarriko dute. Ezkio Itsaso bertako sagardoa  dastatzeko aukera ere eskainiko dute, baita Igartubeitin egindako sagardoa ere. 21:00etan Dantzaki taldearen erakustaldia  izango da, bertan salsa, pasodoblea eta tangoa  ikusteko aukera eskainiko da. 21:30etan, afari legea egiteko, oilasko errea eta sagardoa jan eta edateko aukera egongo da. Oilaskoa jan nahi duenak txartela ahal den azkarren lortu beharko du,   kopurua mugatua izango da eta. Gauean dantza egin nahi duenak Joselu Anaiak taldearen emanaldia izango du. Larunbatean herri apustua Arratsaldeko 16:30etatik aurrera haurrentzako ekitaldiak egingo dira.  Umeek puzgarriak eta giza futbolinean aritzeko aukera izango dute. Giza futbolinean aritzeko taldeak aurrez osatzea komeni da. 18:30etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira, apostu berezia eginez. Talde bakotza Alegiko seina mutil eta bina neskak osatuko dute. Jokoan ohorea bakarrik izanagatik proba berezi eta  ikusgarriak egingo [...]

Itsasoko Alegian Madalena jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Alegiko auzotarrek gustu  guztietarako jai egitarua osatu dute Ezkio Itsasoko, Gabiriako eta Ormaiztgiko Udalen eta hainbat enpresaren laguntzarekin.

Ostiralean, Madalena egunez, Meza Nagusia egingo da eguerdiko 12:00etan. Meza ondoren Gabiriako Goruntz  Dantza Taldearen dantza saioa eta hamaiketakoa izango dira  auzotarrentzat.

Hamabi sagardotegi
Arratsaldean sagardo festa egingo dute 19:30etik aurrera. Bertan 12 sagardotegitako sagardoa dastatazeko aukera izango da. Sagardoa Hernani eta Astigarragako  sagardotegietatik ekarriko dute. Ezkio Itsaso bertako sagardoa  dastatzeko aukera ere eskainiko dute, baita Igartubeitin egindako sagardoa ere.

21:00etan Dantzaki taldearen erakustaldia  izango da, bertan salsa, pasodoblea eta tangoa  ikusteko aukera eskainiko da. 21:30etan, afari legea egiteko, oilasko errea eta sagardoa jan eta edateko aukera egongo da. Oilaskoa jan nahi duenak txartela ahal den azkarren lortu beharko du,   kopurua mugatua izango da eta. Gauean dantza egin nahi duenak Joselu Anaiak taldearen emanaldia izango du.

Larunbatean herri apustua
Arratsaldeko 16:30etatik aurrera haurrentzako ekitaldiak egingo dira.  Umeek puzgarriak eta giza futbolinean aritzeko aukera izango dute. Giza futbolinean aritzeko taldeak aurrez osatzea komeni da.

18:30etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira, apostu berezia eginez. Talde bakotza Alegiko seina mutil eta bina neskak osatuko dute. Jokoan ohorea bakarrik izanagatik proba berezi eta  ikusgarriak egingo dituzte.

Lehengo probetan animaliak izango dira protagonista. Hasteko, eskuz  behia jeitzi beharko dute parte hartzaileek. Ondoren asto probaren txanda izango da, 25 ur litro , taparik gabeko baldeetan alde batetik bestera eraman beharko dituzte bi taldeetako kideek astoaren laguntzarekin.

Lera proban 40 lasto fardo punta batetik bestera lerarekin eraman beharko dituzte.
Proba hori amaitutakoan ardi biltzearen txanda etorriko da. Talde  bakoitzak zortzina ardi mugatutako lekuan sartu  beharko ditu txakurren lagutzarik gabe. Apostua bukatzeko sokatiran neurtuko dituzte indarrak talde bakoitzeko zortzi kideek.
Iluntzeko 21:00etatik aurreraherri afaria egingo dute alegiarrek. Afarira joan nahi duenak  auzoko elkartean eman dezake izena. Elkartera joan ezin duenak  auzotarren batekin harremanetan jarriz  eman dezake afarira joateko izena. Afariak 28 euro balioko du.

Alegiko Madalena festei amaiera emateko, afal ondoren, trikitixa doinuekin  erromeri  giroa  egongo da Alegian goizaldera arte. Dantza egin nahi duenak ez du aitzakiarik izango.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa