Apustu ikusgarria egin dute Alegia auzoko festetan

Auzotarrek ederki gozatu dute gaur arratsaldean herriko bi talderen artean egin duten apustuarekin. Behin hasita, desafio xelebrea prestatu dute gainera. Aurrena, sokatiran; gero, behia jezten; segidan lastoa leretan eraman; astoarekin zelaiari bina i...

Auzotarrek ederki gozatu dute gaur arratsaldean herriko bi talderen artean egin duten apustuarekin. Behin hasita, desafio xelebrea prestatu dute gainera. Aurrena, sokatiran; gero, behia jezten; segidan lastoa leretan eraman; astoarekin zelaiari bina itzuli eman, eta azkenik, artaldea itxituran sartu, baina artzain zakurrik erabili gabe. Ehundik gora lagun bildu dira Alegia auzoko festen barruan antolatutako erronka berezi hori ikusteko.

Aurreneko lanean, sokatiran, talde laranja nagusitu da, hasieran kostata, baina bigarren bueltan erraz antzean. Ondoren, behia jetzi eta haren esnea karretillan eraman behar zuten, ahalik eta gutxiena ixurita, bost litroko ontzia bete arte. Han ere, dezenteko aldea atera du talde laranjak. Hurrengo proban, lasto fardoak egurrezko leran jarri, eta zelaiaren alde batetik bestera eraman behar zituzten, tiraka, gizon proba balitz bezala. Astoarekin zelaiari bina buelta eman ondoren, azken proba ardiena zen. Artaldea itxitura batean sartu behar zuten, baina ardirik ukitu gabe. Azken probarako talde urdinak tartea jatea lortu du, baina talde laranja izan da azkarren bukatu duena.

Alegian bildutako auzotarrek eta bisitariek gustora ikusi dute proba, eta gogotik txalo egin dute bukaeran. Gauean jarraituko du festak; 21:00etan afaria dute, eta ondoren, trikiti doinuak izango dira goizaldera arte, Elortza eta Olarte trikitilariekin.

IMG_6611 IMG_6626 IMG_6632 IMG_6635 IMG_6654 IMG_6659 IMG_6686 IMG_6698 IMG_6704 IMG_6721 IMG_6728 IMG_6729
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa