Auzitegi Nazionalak debekatu egin du biharko presoen aldeko manifestazioa

Bihar Ordizian euskal presoen eskubideen alde egitekoak ziren manifestazioa eta ondorengo ekitaldia debekatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ordiziako txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauaren barruan, Maite zaituztegu eguna antolatu d...

Bihar Ordizian euskal presoen eskubideen alde egitekoak ziren manifestazioa eta ondorengo ekitaldia debekatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ordiziako txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauaren barruan, Maite zaituztegu eguna antolatu dute biharko, eta egun horren baitan manifestazioa zegoen deituta 19:30erako. Atzo, PP alderdiak eta Dignidad y Justicia abokatuen elkarteak manifestazio hori debekatzeko eskatu zuten, “terrorismoa goratzeko” arriskua zegoela egotzita.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, debektu hori mantentzeko “beharrezko neurriak” hartuko dituzte bihar.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa