Boliviarrek irabazi dute etorkinen arteko futbol txapelketa

Herrialde ezberdinetako etorkinek osatutako hamahiru taldek parte hartu dute Wushu Pakari elkarteak antolatutako futbol 7 lehiaketan. Hainbat asteburutan kanporaketak jokatu eta gero, finalerdiak eta finala jokatu dituzte gaur, Lazkaoko Harizti Handi f...

Boliviarrak, gola ospatzenHerrialde ezberdinetako etorkinek osatutako hamahiru taldek parte hartu dute Wushu Pakari elkarteak antolatutako futbol 7 lehiaketan. Hainbat asteburutan kanporaketak jokatu eta gero, finalerdiak eta finala jokatu dituzte gaur, Lazkaoko Harizti Handi futbol zelaian. Boliviako Oriente Petrolero eta Marokoko Leones del Atlas taldeak iritsi dira finalera, finalerdietan Ekuadorko eta Errumaniako taldeak kanporatu eta gero. Taldeen arteko txapelketa izan arren, selekzioen artekoa zirudien lehiak; partiden aurretik, herrialde bakoitzeko ereserkia jartzen zuten, eta harmailetan, bandera ugari ikus zitezkeen. Ehun bat zale bildu dira Harizti Handi zelaian, eta giro ederra jarri dute. Final estu baten ondoren, Boliviarrek irabazi dute txapelketa.

Boliviarrak, gola ospatzen IMG_6510 IMG_6512 IMG_6514 IMG_6525 IMG_6540 IMG_6542 IMG_6555 IMG_6571 IMG_6580
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa