Lagunarteko giroa nagusi Ordiziako Tokata Errugbi Txapelketan
Errugbiak Ordizian piztu zuen zaletasuna ikusita, kirol horren jarraitzaileei ere praka motzak jantzi eta zelaira ateratzeko aukera eman nahi izan diete, gaur jokatu duten Tokata Errugbi Txapelketarekin. Dozena bat talde aritu dira lehian, ordu laurde...
Errugbiak Ordizian piztu zuen zaletasuna ikusita, kirol horren jarraitzaileei ere praka motzak jantzi eta zelaira ateratzeko aukera eman nahi izan diete, gaur jokatu duten Tokata Errugbi Txapelketarekin. Dozena bat talde aritu dira lehian, ordu laurdeneko partidak jokatuz. Txapela Perla Força taldeak lortu du, finalean Emaneurre taldeari irabazita. Txapelketa herrikoia izanda ordea, lagunarteko giroa da nagusi jokalari eta taldeen artean. Antolatzaileek ere, txapelketan eta hirugarren denboran –bazkaria egin zuten gero– izandako «giro ederra» nabarmendu nahi izan dute.
Tokata edo ‘touch’ modalitatea, kontakturik gabeko jokoa da. Ez dago plakajerik; horren ordez, bi eskuekin bularraldean ukitu behar da arerioa, baloia kentzeko. Partidez gain, bestelako jolasak ere izango dituzte goizean zehar. Behin txapelketa bukatutakoan, hirugarren denboraren tartea izan dute, bazkariarekin eta sari banaketarekin.













