Nerabeen Balio Anitzeko Zerbitzuak udako ekintzak “oso arrakastatsutzat” jo ditu

Legazpiko nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzuak udako ekintzen balorazio “oso arrakastatsua” egin du. 8 ekintza burutu dituzte azken lauhilekoan: Arcachon Aquaparkera irteera, Graffiti tailerra, hondartzara irteera, futbito txapalketa, 16...

Legazpiko nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzuak udako ekintzen balorazio “oso arrakastatsua” egin du. 8 ekintza burutu dituzte azken lauhilekoan: Arcachon Aquaparkera irteera, Graffiti tailerra, hondartzara irteera, futbito txapalketa, 16-18 proiektuko Uztaila Kulturaleko tailerra, frontenis txapelketa, Kanpinera irteera eta agur-festa.

Antolatzaileek areto futbol txapelketa, agur festa eta kanpalekurako irteera nabarmendu dituzte ekintza guztien artetik.Gazteek izan duten jarrera “oso positiboa eta parte-hartzailea” izan dela azaldu dute eta giroa “polita” eta “aproposa” bezala definitu dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa