Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia Agorreko Santikutzetan
zingizango.com• Punta-puntako bi bertsolari hauek apirilean Gaztetxean bertso bazkaria egitekoak ziren. Bazkaritarako izena jende gutxik eman zuenez, bertan behera geratu zen saioa. Oraingoan, aldiz, Legazpira etorriko dira. Saioa Agorreko Santikutze...
zingizango.com• Punta-puntako bi bertsolari hauek apirilean Gaztetxean bertso bazkaria egitekoak ziren. Bazkaritarako izena jende gutxik eman zuenez, bertan behera geratu zen saioa. Oraingoan, aldiz, Legazpira etorriko dira.
Saioa Agorreko Santikutzetako ostiralean izango da, 20:00etan. Kale Zaharrean gai librean arituko dira buruz buru. Iker Zubeldia zegamarra dugu eta abuztuan zehar saio gehien egin dituzten bertsolarien artean dago. Arkaitz Estiballes, berriz, galdakoztarra da eta Bizkaiko azkeneko txapelduna.
Legazpiko Bertso-Olariek saioa iragartzen duen kartela bidali digute.
Gonbidatuta gaude guztiok.