Zaldibian gaur egingo dute legealdiko lehenengo herri batzarra
Gaur iluntzean egingo dute 2011-2015 legealdiko aurreneko herri batzarra Zaldibian, Karreane kultur etxean. 19:00etan hasiko da bilera. Aurkezpenak egiteko baliatuko dute, nagusiki. Batetik, udalkideak eta osatu dituzten batzordeen arduradunak. Bost ba...
Gaur iluntzean egingo dute 2011-2015 legealdiko aurreneko herri batzarra Zaldibian, Karreane kultur etxean. 19:00etan hasiko da bilera. Aurkezpenak egiteko baliatuko dute, nagusiki. Batetik, udalkideak eta osatu dituzten batzordeen arduradunak. Bost batzorde ditu Zaldibiako Udalak: kultura, hirigintza, zerbitzuak, ingurumena eta parte-hartzea sustatzekoa. Udal batzordeen funtzionamendua azalduko dute ondoren arduradunek. Sail bakoitzean zer proiektu dauden hasita, eta orain lantzen ari direnen berri emango dute. Azkenik, herritarrek hitza hartzeko txanda irekiko dute, batzar irekian.