Baserritarren etxeko altxorrak kaletarren erakusgai
Frontoiko buila-hotsik gabe eta horrenbeste famarik lortu gabe baina Joxe Migel Barandiaran eta Garagartza plazetan ere izaten dira lehiaketak Euskal Jaietako aparteko feriaren barruan. Joxe Miguel Barandiaran plazan fruta, barazki eta perretxiko lehiaketak egiten dira. Garagartza plazan eta inguruan berriz, ganadu eta oilo lehiaketak. Goizean goizetik fruitu eta barazki ezeberdinez txukun osatutako hainbat postu ikusi zitezkeen Joxe Migel Barandian plazan. Baserritarrek ahalegin berezia egiten dute horrelakoetan beraien fruitu eta barazkiak saskietan txukun-txukun jartzeko. Barazki lehiaketa irabazi zuen Martuteneko Jose Manuel Zabalegik, jendeak eta epaileek postuen «ikusgarritasuna» baloratzen dutela nabarmendu zuen. Postu gehienetan jende asko ikusten zen baratze eta zuhaitzetako altxorrei begira, hala ere, saltzaileak «erosle gutxi» zebilela eta kexu ziren. Erosleen artean Pedo Subijana eta Juan Mari Arzak sukaldari ezagunak ibili ziren, beraien jatetxeetarako barazki sorta bana erosi zuten. Behiak epaitzeko itzulia Garagartza Plazan ere jendetza bildu zen Pirenaika arrazako behiak ikusteko. Ume asko aho zabalik geratu zen horren animalia handiak gertutik ikusita. Behi bakoitzak bere tokia zuen plazan. Lehiaketan epaileek kategoria bakoitzeko saridunak erabakitzeko, ordea, plazaren erdian espreski prestatutako gunean behiek hainbat itzuli eman behar izan zituzten, epaileen begiratu zorrotzaren aurrean. Epaileek txapelketa horretako irabazleak aukeratzeko orduan, ganaduaren «osotasuna» baloratzen dute. Baserritarren eguneroko izerdiaren fruituek kaletarren harridura eragin zuten [...]
Frontoiko buila-hotsik gabe eta horrenbeste famarik lortu gabe baina Joxe Migel Barandiaran eta Garagartza plazetan ere izaten dira lehiaketak Euskal Jaietako aparteko feriaren barruan. Joxe Miguel Barandiaran plazan fruta, barazki eta perretxiko lehiaketak egiten dira. Garagartza plazan eta inguruan berriz, ganadu eta oilo lehiaketak.
Goizean goizetik fruitu eta barazki ezeberdinez txukun osatutako hainbat postu ikusi zitezkeen Joxe Migel Barandian plazan. Baserritarrek ahalegin berezia egiten dute horrelakoetan beraien fruitu eta barazkiak saskietan txukun-txukun jartzeko.
Barazki lehiaketa irabazi zuen Martuteneko Jose Manuel Zabalegik, jendeak eta epaileek postuen «ikusgarritasuna» baloratzen dutela nabarmendu zuen. Postu gehienetan jende asko ikusten zen baratze eta zuhaitzetako altxorrei begira, hala ere, saltzaileak «erosle gutxi» zebilela eta kexu ziren. Erosleen artean Pedo Subijana eta Juan Mari Arzak sukaldari ezagunak ibili ziren, beraien jatetxeetarako barazki sorta bana erosi zuten.
Behiak epaitzeko itzulia
Garagartza Plazan ere jendetza bildu zen Pirenaika arrazako behiak ikusteko. Ume asko aho zabalik geratu zen horren animalia handiak gertutik ikusita.
Behi bakoitzak bere tokia zuen plazan. Lehiaketan epaileek kategoria bakoitzeko saridunak erabakitzeko, ordea, plazaren erdian espreski prestatutako gunean behiek hainbat itzuli eman behar izan zituzten, epaileen begiratu zorrotzaren aurrean. Epaileek txapelketa horretako irabazleak aukeratzeko orduan, ganaduaren «osotasuna» baloratzen dute.
Baserritarren eguneroko izerdiaren fruituek kaletarren harridura eragin zuten atzo Ordizian.














