Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu auto batean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak 22 eta 29 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Ordizian, Juan de Amezketa kalean utzita zegoen auto batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, herritar baten deia jaso zuen Ertzaintzak, esanez Ordiziako kale horr...
Ertzaintzak 22 eta 29 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Ordizian, Juan de Amezketa kalean utzita zegoen auto batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, herritar baten deia jaso zuen Ertzaintzak, esanez Ordiziako kale horren inguruan bi gaztek ibili susmagarria zutela. Ertzainak gerturatu eta beherala, horietako gazte batek korrika ihes egin zuen, eta lurrera bota zituen auto baten musika aparailua eta auto batean paperak. Iturri horiek diotenez, bigarren gazteak aurre egin zien ertzainei, eta lapurreta leporatzeaz gain, autoritatearen aurkako jazarpena ere egotzi diote.