Dantza taldeko kide izateko izen eman duten haur eta gaztetxoen gurasoei dei egiten zaie irailaren 13an, 19:30ean kultur etxean egingo den bilerara.
Irailaren 12an, astelehena, hasiko da Txirbil elkarteak sustaturik antolatu den egur talla ikastaroa, elkarteak San Inazioko eskoletan duen egoitzan.
Ertzaintzak 22 eta 29 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Ordizian, Juan de Amezketa kalean utzita zegoen auto batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, herritar baten deia jaso zuen Ertzaintzak, esanez Ordiziako kale horr...
Euskal Jaietako aparteko azokaren hondarrak gainean direla, kultur eta kirol ekitaldiak emango diete amaiera festei asteburuan. Atzoko eguna indarrak berritzeko baliatu zuten Ordizian, baina gaurtik igandera izango da zer ikusi eta zer entzuna. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok gaur aurkeztuko duten On ikuskizuna Barrena parkean izango zela iragartzen zuen egitarau ofizialak, baina azkenean D’elikatuzen izango da. Musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorio da On ikuskizuna. Hiru dira proiektuaren zutabe nagusiak: batetik, sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra; bestetik, proposamen instrumental berritzaile eta original bat aurkeztea; eta azkenik, herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioaz osatutako errepertorio atsegin bat eskaintzea. Larunbat bete-betea Kuadrillen arteko herri kirol saioak emango dio hasiera larunbatari. Zortzi laguneko hamalau talde ariko dira lehian. Lehiak binaka jokatuko dituzte, eta denbora onena egiten duten bi taldeek finala jokatuko dute. Korrika, zakua eramaten, ingudea altxatzen, oskolekin, trontzan, txingak eramaten eta harria jasotzen ariko dira parte hartzaileak. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 12 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango da plazan, tartean Ataungo Urbitartekoa. Edalontziak 3,5 euroan salduko dituzte, eta tortilla, txorixo eta gazta pintxoak ere izango dira. Ordiziako dantzarien erakustaldiaren ondotik, Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok Pello Mari Otaño bertsolaria gogoratzeko ikuskizuna egingo dute. Gozategiren dantzaldiarekin bukatuko [...]
Kalean egin beharreko pintura lehiaketa. Arkatza Pintura Elkarteak sustatu du.
Datorren irailaren 15ean, osteguna, Legazpiko Jai Batzordeak bilkura egingo du. Hauteskundeen ondorengo lehen bilkura izango da eta 19:30ean hasiko dute kultur etxean. Bertan San Juan jaien eta Agorreko Santikutzen balorazioa egingo dute. Honez gain, u...
Igartubeiti baserri-museoak sagarra edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du irailerako eta urrirako. Lehiaketan parte hartzeko platera egiteko osagaiak eta platera bera nola egiten den argi azaltzen duen idatzi bat egin behar da. Pl...