Euskal musika, bertsoak, herri kirolak eta sagardoa Euskal Jaiak bukatzeko
Euskal Jaietako aparteko azokaren hondarrak gainean direla, kultur eta kirol ekitaldiak emango diete amaiera festei asteburuan. Atzoko eguna indarrak berritzeko baliatu zuten Ordizian, baina gaurtik igandera izango da zer ikusi eta zer entzuna. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok gaur aurkeztuko duten On ikuskizuna Barrena parkean izango zela iragartzen zuen egitarau ofizialak, baina azkenean D’elikatuzen izango da. Musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorio da On ikuskizuna. Hiru dira proiektuaren zutabe nagusiak: batetik, sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra; bestetik, proposamen instrumental berritzaile eta original bat aurkeztea; eta azkenik, herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioaz osatutako errepertorio atsegin bat eskaintzea. Larunbat bete-betea Kuadrillen arteko herri kirol saioak emango dio hasiera larunbatari. Zortzi laguneko hamalau talde ariko dira lehian. Lehiak binaka jokatuko dituzte, eta denbora onena egiten duten bi taldeek finala jokatuko dute. Korrika, zakua eramaten, ingudea altxatzen, oskolekin, trontzan, txingak eramaten eta harria jasotzen ariko dira parte hartzaileak. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 12 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango da plazan, tartean Ataungo Urbitartekoa. Edalontziak 3,5 euroan salduko dituzte, eta tortilla, txorixo eta gazta pintxoak ere izango dira. Ordiziako dantzarien erakustaldiaren ondotik, Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok Pello Mari Otaño bertsolaria gogoratzeko ikuskizuna egingo dute. Gozategiren dantzaldiarekin bukatuko [...]
Euskal Jaietako aparteko azokaren hondarrak gainean direla, kultur eta kirol ekitaldiak emango diete amaiera festei asteburuan. Atzoko eguna indarrak berritzeko baliatu zuten Ordizian, baina gaurtik igandera izango da zer ikusi eta zer entzuna.
Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok gaur aurkeztuko duten On ikuskizuna Barrena parkean izango zela iragartzen zuen egitarau ofizialak, baina azkenean D’elikatuzen izango da. Musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorio da On ikuskizuna. Hiru dira proiektuaren zutabe nagusiak: batetik, sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra; bestetik, proposamen instrumental berritzaile eta original bat aurkeztea; eta azkenik, herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioaz osatutako errepertorio atsegin bat eskaintzea.
Larunbat bete-betea
Kuadrillen arteko herri kirol saioak emango dio hasiera larunbatari. Zortzi laguneko hamalau talde ariko dira lehian. Lehiak binaka jokatuko dituzte, eta denbora onena egiten duten bi taldeek finala jokatuko dute. Korrika, zakua eramaten, ingudea altxatzen, oskolekin, trontzan, txingak eramaten eta harria jasotzen ariko dira parte hartzaileak.
Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 12 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango da plazan, tartean Ataungo Urbitartekoa. Edalontziak 3,5 euroan salduko dituzte, eta tortilla, txorixo eta gazta pintxoak ere izango dira.
Ordiziako dantzarien erakustaldiaren ondotik, Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok Pello Mari Otaño bertsolaria gogoratzeko ikuskizuna egingo dute. Gozategiren dantzaldiarekin bukatuko da gaua.
Bertsopaper lehiaketa
Igandean bukatuko dira Ordiziako Euskal Jaiak, Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren sari banaketa ekitaldiarekin.