Idoatek jokatuko du gaur Urretxun Lasaren ordez
Aritz Lasa pilotari urretxuarrak ez du jokatuko gaur Urretxuko Ederrenan. Atzo Bermeon jokatu zuen partidan pelotakada bat jaso zuen aurpegian, eta gaur Idoate ariko da bere ordez.
Lasa Zubietarekin batera Irujoren eta Zabaletaren aurka jokatzen ari zen atzo, pilotakada jaso zuenean. Zabaletak eman zion, markagailua 10-8 emaitzarekin zela. Partida gelditu eta Lasa galdakaoko ospitalera eraman zuten. Lehen aztarketa batean ez diote zauri larririk ikusi, baina gaur Iruñean mediku azterketa sakonagoak egingo dizkiote, aukera hau baztertzeko.
Gaur gauean, beraz, Idoate ariko da Lasaren ordez. laskurainekin batera xalaren eta Peñagarikanoren aurka jokatuko du. Aurretik Olazabal eta Arruti mendizabal III-aren eta Cecilioren aurka ariko dira. 22:15ean hasiko dituzte partidak