Segurako jubilatuek igandean ospatuko dute beraien eguna
Segurako jubilatuek igandean ospatuko dute beren eguna. Jubilatuek eguerdiko 12:00etan meza izango dute, ondoren txistulariek lagunduta elizatik plazarako bidea egingo dute. Plazan jubilatu guztiak elkartuta, 13:00etan herriko helduenari lore eskaintza egingo zaio. Ekitaldia herriko koruak, dantzariek eta bertsolariek girotuko dute; Hamaiketakoa egiteko aukera ere izango da.
14:00etan trikitilariek lagunduta bazkaltzera joango dira jubilatuak, bazkaria herriko pilotalekuan egingo dute. Bazkaldu ondoren dantzaldia izango da. Eguna jubilatuei eskainiko zaizkien sariak banatuz amaituko da.