Legazpiko Jai Batzordea irailaren 15ean bilduko da
Datorren irailaren 15ean, osteguna, Legazpiko Jai Batzordeak bilkura egingo du. Hauteskundeen ondorengo lehen bilkura izango da eta 19:30ean hasiko dute kultur etxean. Bertan San Juan jaien eta Agorreko Santikutzen balorazioa egingo dute. Honez gain, u...
Datorren irailaren 15ean, osteguna, Legazpiko Jai Batzordeak bilkura egingo du. Hauteskundeen ondorengo lehen bilkura izango da eta 19:30ean hasiko dute kultur etxean. Bertan San Juan jaien eta Agorreko Santikutzen balorazioa egingo dute. Honez gain, urte amaiera bitarteko festen antolaketa ere martxan jarriko dute eta datorren urteko jaien egitaraua ere prestatuko dute. Herriko norbanako eta elkarte guztiei ireki diete bilerara joateko gonbidapena.