Sagarra edo sagardoa osagai duen plateren lehiaketa Igartubeitin
Igartubeiti baserri-museoak sagarra edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du irailerako eta urrirako. Lehiaketan parte hartzeko platera egiteko osagaiak eta platera bera nola egiten den argi azaltzen duen idatzi bat egin behar da. Pl...
Igartubeiti baserri-museoak sagarra edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du irailerako eta urrirako.
Lehiaketan parte hartzeko platera egiteko osagaiak eta platera bera nola egiten den argi azaltzen duen idatzi bat egin behar da. Plater horren osagaietako bat sagarra edo sagardoa izatea da lehiaketan parte hartzeko baldintza. Behin errezeta idatzita igartubeiti@gipuzkoa.net helbide elektronikora helarazi behar da. Lehiaketaren irabazlea aukeratzeko plateraren originaltasuna baloratuko da.
Errezetak idatzi eta bidaltzeko epea irailaren 19tik urriaren 16a artekoa da. Epe horretan aste bakoitzeko errezeta onenak idazten dituztenek Labekoa Jatetxean bi lagunentzako sagardotegiko menua izango dute sari gisa.