Zumalakarregi Museoan familientzako tailerrak bihartik martxan
Zumalakarregi Museoak aurreko ikasturteetako ildoari jarraituz 2011-2012 kurtsorako familientzako tailerrak antolatzen jarraituko du.
Aurtengo kurtsoan hilabete bakoitzean gai orokor bat landuko da haurrekin. Gai orokor horri hilabete bakoitzeko larunbatetan pintzelada bereza emango zaio.
Iraileko larunbatetan XIX. mendeko garraiobideak eta hauek ekarritako ondorioak landuko dira tailerretan. Garraiobideak, hiru ataletan banatuko dituzte; lurreko garraiobideak, itsasokoak eta airekoak.
Biharko tailerrean trenak ekarritako abantaila, desabantaila eta ondorioak ezagutuko dituzte haurrek modu dibertigarri eta dinamiko baten. Irailaren 17an itsasoko garraiobideak bapore-ontzien bidez landuko dituzte eta garraiobideen iraultzarekin amaitzeko, irailaren 24an, aireko garraiobideak ekarritako ondorioak landuko dituzte.
Tailerretan parte hartzeko, aurrez, beranduenerea ostiraletan, Zumalakarregi Museooan bertan izena eman beharko da. Tailerrak 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude. Tailerrak haurren arteko harremanak sendotzeko baliagarriak izaten dira, modu dinamiko batean haurrek historia ikasteko balio izaten dute.