Ostiralean amaituko da helduen eskolan matrikula egiteko epea
Beasainen dagoen helduentzako eskolan matrikula egiteko epea ostiralean amaituko da. Besteak beste, goi mailako hezkuntza zikloetara sartu ahal izateko frogak prestatzeko aukera ematen dute helduen eskolan. Unibertsitaterako sarbide frogak prestatu nah...
Beasainen dagoen helduentzako eskolan matrikula egiteko epea ostiralean amaituko da. Besteak beste, goi mailako hezkuntza zikloetara sartu ahal izateko frogak prestatzeko aukera ematen dute helduen eskolan.
Unibertsitaterako sarbide frogak prestatu nahi dituzten 45 urtetik gorako pertsonei zuzendutako kurtsoak ere antolatzen dituzte, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortu nahi dutenek ere eman dezakete izena.
Hizkuntzak ikasteko aukera ere badago helduen ekolan. Izan ere, etorkinei zuzendutako euskara eta gaztelaniako eskolak ematen dituzte, eta euskara, ingelesa eta frantsesa ikasten hasi nahi dutenetzako ikastaroak ere antolatzen dituzte. Informatika alorreko oinarrizko ezagutzak jasotzeko eta ikasteko ikastaroak ere antolatzen dituzte.
Matrikula doan da
Helduen eskolan izena eman nahi dutenek, eskolara bertara joan behar dute (Jose Migel Iturrioz kalean). Gaur eta etzi 15:00etatik 19:00etara bitartean eman ahalko da izena, eta bihar eta ostiralean 09:00etatik 13:00etarako ordutegian. Ikastaroetarako matrikula guztiak doan dira. Informazio gehiago jaso nahi duenak 943 88 87 58 telefonora deitu behar du, edo eskolara joan.












