Ezin izan du Gipuzkoako txapela jantzi Iñaki Azurmendi aizkolariak

Aste osoa gripearekin igaro ondoren, Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketa jokatu du asteburuan Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak. Sasoiz «puntu-puntuan» ez bazegoen ere, eta txapelketan parte hartzeko zalantzak izan bazituen ere, iaz lortutako garaipena errepikatzeko asmoz aritu zen igandean Bedaioko (Gipuzkoa) pilotalekuan. Joxemari Olasagastik jarritako erritmoari ezin izan zaion jarraitu eta Igeldoko (Donostia, Gipuzkoa) aizkolariak jantzi zuen txapela. Txapelketa orain hamabost egun jokatu izan bazen, Olasagastiri gauzak zail jartzeko asmotan zen Azurmendi: «Orain bi aste oso forma onean nengoen, eta berriz ere txapela janzteko aukera asko nituen. Baina erabat errekuperatzerik ez dut izan, eta ezin izan dut maila berdindu». Igandean Euskadikoa Zailtasunak-zailtasun, igandean egindako lanarekin «nahiko gustura» geratu da arriarandarra, eta Gipuzkoako txapela lortzerik izan ez badu ere, igandean Arbizun (Nafarroa) Euskadiko Maila Nagusiko Txapelketako finalera sartzeko txartela eskuratzeko moduan egongo dela aurreratu du: «Astea lasai hartu eta indarra berreskuratzen badut, finalerako txartela lortzeko moduan egongo naizela iruditzen zait». Hamabi aizkolarik parte hartuko dute Euskadiko finalerako kanporaketan, eta sei igaroko dira finalera. Azaroaren 6an Elizondon (Nafarroa) jokatuko da finala. Lehen lau aizkolarien artean sailkatu nahi du Azurmendik.  

Aste osoa gripearekin igaro ondoren, Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketa jokatu du asteburuan Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak. Sasoiz «puntu-puntuan» ez bazegoen ere, eta txapelketan parte hartzeko zalantzak izan bazituen ere, iaz lortutako garaipena errepikatzeko asmoz aritu zen igandean Bedaioko (Gipuzkoa) pilotalekuan. Joxemari Olasagastik jarritako erritmoari ezin izan zaion jarraitu eta Igeldoko (Donostia, Gipuzkoa) aizkolariak jantzi zuen txapela.

Txapelketa orain hamabost egun jokatu izan bazen, Olasagastiri gauzak zail jartzeko asmotan zen Azurmendi: «Orain bi aste oso forma onean nengoen, eta berriz ere txapela janzteko aukera asko nituen. Baina erabat errekuperatzerik ez dut izan, eta ezin izan dut maila berdindu».

Igandean Euskadikoa

Zailtasunak-zailtasun, igandean egindako lanarekin «nahiko gustura» geratu da arriarandarra, eta Gipuzkoako txapela lortzerik izan ez badu ere, igandean Arbizun (Nafarroa) Euskadiko Maila Nagusiko Txapelketako finalera sartzeko txartela eskuratzeko moduan egongo dela aurreratu du: «Astea lasai hartu eta indarra berreskuratzen badut, finalerako txartela lortzeko moduan egongo naizela iruditzen zait».

Hamabi aizkolarik parte hartuko dute Euskadiko finalerako kanporaketan, eta sei igaroko dira finalera. Azaroaren 6an Elizondon (Nafarroa) jokatuko da finala. Lehen lau aizkolarien artean sailkatu nahi du Azurmendik.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa