Carling Football Fest jaialdia egingo dute bihartik igandera Loinaz plazan
Beasaingo Loinazko San Martin plaza futbol zelai bihurtuko da bihartik igandera arte. Plazapea, berriz, futbolzaleen topaleku. Izan ere, Beasain Kirol Elkarteak Carling Football Fest jaialdia antolatu du datozen lau egunetarako. «Zerbait berezia antolatu eta herria gure taldeetara gerturatzeko» asmoz antoaltu dute jaialdia, Koldo Zaldua Beasain taldeko lehendakariak azaldu duenez. Harrobia eta etorkizuneko futbola gaitzat hartuta, mahai ingurua egingo dute bihar, 19:30ean, Usurbe antzokian. Jokin Aperribai, Miguel Santos, Pello Gibelalde, Gorka Elustondo, Salva Iriarte eta Paco Aiestaran izango dira hizlariak. Futbolaren inguruko festa izanda, partidarik ezin falta. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte, gaztetxoei zuzendutako 3×3 txapelketa egingo dute. Loinaz plazan Euskal Herrian orain arte inoiz erabili ez diren belar artifizialeko futbol zelai txikiak jarriko dituzte. Sei eta hamahiru urte arteko gaztetxoek jokatu ahalko dituzte partidak. Horretarako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Igartza futbol zelaiko tabernan. Gaur amaituko da izena emateko epea. Zalduak azaldu duenez, «gehienez ere 300 umek parte hartu ahalko du txapelketan, lauko taldetan antolatuta eta arduradun batekin». Ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte partidak, eta puntu gehien duten taldeek finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte igandean. Aurkezpenak etzi izango dira Futbola eta harrobiaren lana herriari ezagutarazteko eta gerturatzeko helburuarekin antolatu du jaialdia Beasain taldeak. Horregatik, Beasain izenarekin jokatzen duten [...]
Beasaingo Loinazko San Martin plaza futbol zelai bihurtuko da bihartik igandera arte. Plazapea, berriz, futbolzaleen topaleku. Izan ere, Beasain Kirol Elkarteak Carling Football Fest jaialdia antolatu du datozen lau egunetarako. «Zerbait berezia antolatu eta herria gure taldeetara gerturatzeko» asmoz antoaltu dute jaialdia, Koldo Zaldua Beasain taldeko lehendakariak azaldu duenez.
Harrobia eta etorkizuneko futbola gaitzat hartuta, mahai ingurua egingo dute bihar, 19:30ean, Usurbe antzokian. Jokin Aperribai, Miguel Santos, Pello Gibelalde, Gorka Elustondo, Salva Iriarte eta Paco Aiestaran izango dira hizlariak.
Futbolaren inguruko festa izanda, partidarik ezin falta. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte, gaztetxoei zuzendutako 3×3 txapelketa egingo dute. Loinaz plazan Euskal Herrian orain arte inoiz erabili ez diren belar artifizialeko futbol zelai txikiak jarriko dituzte. Sei eta hamahiru urte arteko gaztetxoek jokatu ahalko dituzte partidak. Horretarako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Igartza futbol zelaiko tabernan. Gaur amaituko da izena emateko epea.
Zalduak azaldu duenez, «gehienez ere 300 umek parte hartu ahalko du txapelketan, lauko taldetan antolatuta eta arduradun batekin». Ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte partidak, eta puntu gehien duten taldeek finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte igandean.
Aurkezpenak etzi izango dira
Futbola eta harrobiaren lana herriari ezagutarazteko eta gerturatzeko helburuarekin antolatu du jaialdia Beasain taldeak. Horregatik, Beasain izenarekin jokatzen duten talde guztien aurkezpena egingo dute ostiral arratsaldean plaza azpian. Jubeniletatik hasi eta hirugaren mailako taldera arteko jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta ordezkari guztiek parte hartuko dute aurkezpen ekitaldian.
Azken hilabeteetan sortu eta elikatu duten webgunea ere aurkeztuko dute, eta zer izango den ez badute zehaztu ere, sorpresa bat egongo dela aurreratu du Zalduak. Beasain K.E-ren arima islatzen duen irudia ere jendartean aurkeztuko dute ostiral arratsaldean.
Iñaki Mujika irrati esatari ezagunak Loinazko San Martin plaza azpitik egingo ostiraleko irratsaioa. Aldian behin Gipuzkoako txoko ezberdinetatik zabaltzen ditu futbol albisteak, eta ohiko saioetan egiten duen moduan, ostiralekoan ere lehen mailako jokalariekin eta pertsonaiekin osatu du irratsaioa.
Football Freestyle modalitateko Espainiako txapelduna ere Beasainen izango da asteburuan. Baloia modu ikusgarrian nola mugitzen duen ikusteko aukera egongo da larunbat eguerdian eta arratsaldean.
Igande arratsaldean berriz, Beasaingo eta Ordiziako taldeetan aritutako jokalari beteranoen arteko 3×3 partidak egongo dira, eta baita ezindu fisikoen arteko ligaxka bat ere. Dena, ordea, ez da futbolari lotuta egongo, igande eguerdian Izeta anaiek harria sorbaldara nola altxatu erakutsiko baitiete haurrei.
Gastronomiari lotuta
Festa egiteko ideia bururatu zitzaienetik, beti kirolari eman diete lehentasuna antolatzaileek. Baina jaiak eta ospakizunak beti janari eta edanari lotuta daudenez, festa Carling garagardoari eta bertako produktuei lotuta egitea erabaki zuten.
Gaur egun Euskal Herrian oraindik ez da oso ezaguna Carling garagardoa. Erresuna Batuan, ordea, futbolarekin erabat lotuta dago, eta Maho-San Miguel enpresak aukera aprobetxatu nahi izan du garagardoa euskal merkatuan bultzatzeko. «Oraindik Gipuzkoako leku bakan batzuetan bakarrik aurkitu daiteke Carling garagardoa, baina ea Beasaingo festaren ondoren ezagutzera ematen dugun, eta beste herri batzuetan ere halako ekitaldiak antolatzen hasten diren», esan du Koldo Donazarrek, Maho-San Miguel enpesako ordezkariak.
Garagardoarekin «ondo konbinatzen duten produktuekin osatutako menua» ere prestatu dute jaialdirako. Roberto Ruiz sukaldariak azaldu duenez, plazapea bi zatitan banatuko dute asteburuan: «Zati batean jantokia egongo da, eta bestean pintxo hotzak eta beroak jateko aukera». Jantokian menu landuagoa eskaintzeko asmoa dute, eta txuletak protagonismo berezia izango du menu horretan.
Txuletak griselan erreta prestatuko dituzte erretegi ezagunetako sukaldariek. Beasainen ariko dira lanean asteburu honetan Tolosako Casa Julian erretegiko Matias Gorrtxategi, Beasaingo Urkiola jatetxeko Joxi Urkiola eta Kattalin jatetxeko Juan Manuel Garmendia, eta Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez.
Bost pintxo bero eta beste bost hotz prestatuko dituzte jaialdirako, eta egunero dastatu ahalko dira. Tabernako edariak eta pintxoak tike bidez eskuratu ahalko direla aurreratu dute antolatzaileek. Ostegun eta ostiral iluntzean eta larunbat eta igande eguerdian eta iluntzean emango dituzte otorduak plaza azpian. Jantokian lekua aurrez hartzea beharrezkoa izango dela jakinarazi du Ruizek, «gehienez ere 60 lagunentzako lekua egongo delako ». Lekua hartzeko 608 77 63 06 telefonora deitu behar da.
Asier Sarriei zinegotziak oso modu positiboan azpimarratu du kirola eta festa uztartzeko elkartekoek izan duten ideia, eta aurrerantzean halako ekitaldiak babesteko prest agertu da.
Jaialdiari buruzko egitarau osoa irakurtzeko, sartu Beasain taldearen webgunean.